EUSKAL PRESOAK

Bertze lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Santi Aragon Logroñotik Martutenera ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira, eta Josu Ginea eta Iker Lima, Leondik Basaurira.

Euskal presoen eskubideen alde joan den urrian Donostian egindako manifestazioa. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko azaroaren 16a
15:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze lau euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herriko kartzeletara: Santi Aragon Logroñotik Martutenera (Donostia) ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira (Bizkaia), eta Josu Ginea eta Iker Lima, berriz, Leondik Basaurira.

BERRIAren zenbaketaren arabera, gaur egun 72 euskal preso daude Euskal Herriko kartzeletan, eta, horiek eta aitzinetik iragarrita dagoen bertze bat mugitzean, 77 izanen lirateke jada. Azken Euskal Herriratze iragarpenak urrian egin zituzten Espainiako Espetxe Erakundeek. Frantziako Estatuan 22 euskal preso daude, eta Espainian, 106.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.