Albistea entzun

Gasteiz eta Baiona, elkarlanerako bidean

Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Gorka Urtaran Gasteizko auzapezak hitzarmen bat izenpetu dute goizean, politika publiko zenbaitetan elkarlanean aritzeko.

Jean Rene Etxegarai eta Gorka Urtaran, Baionako eta Gasteizko auzapezak goizean, Baionako herriko etxean..
Jean Rene Etxegarai eta Gorka Urtaran, Baionako eta Gasteizko auzapezak goizean, Baionako herriko etxean.. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko azaroak 23 15:04

Baionako eta Gasteizko hirien arteko lankidetza hitzarmena abian da. Goizean izenpetu dute Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Gorka Urtaran Gasteizko auzapezak. «Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren artean dagoen lotura historiko estua» azpimarratu dute bi hautetsiek, eta «mugaz bi aldeetako partaidetza azkartzea» jarri dute helburutzat. Besteak beste, garraioa, etxebizitza, ondarea, ekonomia, turismoa eta kultura dira landu nahi dituzten arloak.

Bi hirien antzak azpimarratu nahi izan dituzte Etxegaraik eta Urtaranek; eta Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko hiriburuak diren heinean erronka komunak dituztela segurtatu dute. Hiru arlo nagusi landuz hasi nahi dute partaidetza: bi hirietako ondarearen balioa agerian eman nahi dute, mugikortasun estrategien inguruko hausnarketa egin nahi dute, eta, etxebizitzaren arloan, bizitegi zaharrak arraberritzeko programak lantzeko xedea dute. Horretarako, hain zuzen, bi herriko etxeetako zerbitzu teknikoen arteko trukea bultzatuko dutela segurtatu dute.

Honela mintzatu da Etxegarai: «Bi administrazio ezberdinen menpe izanik ere, gure arazoak berak dira, eta elkarrekin lantzen ahal ditugu. Bi hiriek gauza anitz dituzte komunean, hiriburu politiko eta administratibo diren heinean. Batak bestearengandik asko dugu ikasteko». Urtaranek ere txalotu du elkarlanerako gogoa: «Etorkizunean landuko ditugun proiektuak oso estrategikoak dira bai Baionako hiriarentzat, eta baita Gasteizko hiriarentzat ere. Hirien garaia da, eta hiriek zerbait egin behar dute munduak dituen erronkei erantzuteko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bernat Etxepare lizeoko ikasleen protesta, Oier Oaren alde ©Guillaume Fauveau

Oier Oari ez diote lurralde debekua kenduko, eta familiatik banatua segitu beharko du

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur eman du erabakia Parisko Zigor Auzitegiak. Otsailean epaituko dute, Baionan, lurralde debekua urratzea leporatuta.

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.