Katalunia

Pertsona bat hil eta hiru zauritu dira Ascoko zentral nuklearrean

Instalazioen mantentze lanak egiten ari zirenean gertatutako karbono dioxido ihes baten ondorioz hil da langilea.

Tarragonako zentral nuklearraren artxiboko irudi bat. JAUME SELLART, EFE
2021eko azaroaren 25a
10:02
Entzun

Langile bat hil eta beste hiru arin zauritu ziren atzo arratsaldean Ascoko (Tarragona, Katalunia) zentral nuklearrean izandako karbono dioxido ihes baten ondorioz. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, istripua instalazioen kanpoaldean gertatu zen, suteen aurkako sistemaren mantentze lanak egiten ari zirenean.

Hiru zaurituak Mora d'Ebre erietxera eraman zituzten. Osasun Larrialdietarako Sistemak jakinarazi duenez, larrialdietarako hiru unitate bidali zituzten bart gauean zentralera. Karbono dioxido isuriak oxigenoa galtzea eragin du langileak zeuden instalazioetan, eta horren ondorioz hil da haietako bat. Zentraleko hiru langile eta suhiltzaile bat zeuden instalazioetan ezbeharra gertatu den unean.

Suhiltzaileek inguruak segurtatu dituzte, eta gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.