Albistea entzun

Muga

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek mugako kontrolak gaitzetsi dituzte

Kontrolen helburua igaroan doazen migratzaileen etorrera kontrolatzea dela adierazi dute

Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubia artxiboko irudi batean
Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubia artxiboko irudi batean Gorka Rubio / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 25

Agiri bidez jakinarazi dute Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek ez daudela ados mugak gogortzearekin, eta esan dute ez datozela bat kontrolen xedearekin: «Kontrolen helburua iragaitzazko migratzaileak kontrolatzea da, eta salatu beharreko drama humanitario bat eragiten ari da hori».

Alkateek oharrean nabarmendu dute Bidasoa ibaia hiru hirien arteko «elkargunea» dela, eta ez dutela nahi etorkizun hobe baten bila datozen horientzako «tranpa hilgarri» bilakatzea. Azken hilabeteetan hil diren gazteak ekarri dituzte gogora, kontrolak saihesten hil direnak zein Bidasoa gurutzatzen ito direnak. «Ibaiko urek dolua ekarri dute», idatzi dute auzapezek, eta mugakoa «drama humanitarioa» dela esan dute.

Adierazi dute egunean ia 100.000 lagun direla mugaz gaindiko harremana «oinarrizkotzat» dutenak, eta lana, familia eta lagunak dauzkatela alde bietan askok. Berriro mugak ezartzea «harrigarria», «anakronikoa» eta «deserosoa» dela gehitu dute.

Arazoari batera erantzuteko beharraz jardun dute agirian, eta Frantziari, Espainiari eta Europako Batasunari eskatu diete erantzun bateratua emateko eta konponbideak bilatzeko, «berriro ere» Europa mugarik gabea izan dadin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aurreko Labiren bilera bat, abuztuan. / ©Endika Portillo, Foku

Urkullu: «Ziurtagiria erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea da gure helburua»

Jon Ordoñez Garmendia

Arratsaldeko 16:30ean bildu da Labi aholku batzordea, egoera epidemiologikoa baloratu eta hartu beharreko neurrien berri emateko.

Ordizian Lazkao Txikiren irudiarekin eta hark euskararen inguruan esandako esaldi batekin udan egindako murala. / ©Raul Bogajo, Foku

Euskararen alde ekitera deitu dute eragileek Euskararen Nazioarteko Egunean

Ekhi Erremundegi Beloki

Adierazpen andana egin dituzte euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuz, eta herritarrak, eragileak eta erakundeak konpromisoak hartu eta euskararen aldeko dinamiketan parte hartzera bultzatzeko

Herritar batzuk COVID ziurtagiriarekin ©Idoia Zabaleta/ Foku

Gorenak dio COVID ziurtagiria exijitzea «egokia, beharrezkoa eta neurrizkoa» dela

Edurne Begiristain

Eusko Jaurlaritzaren helegitea aintzat hartzen duen ebazpena argitaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaileek diotenez, neurriak ez ditu oinarrizko eskubideak urratzen.

AHTak Donostian izango duen geltokiaren eraikuntza lanak ©Gorka Rubio/ Foku

Eusko Jaurlaritzak egingo ditu AHTa Gasteizera eta Bilbora lur azpitik sartzeko lanak

Unai Etxenausia-Edurne Begiristain

Espainiako Gobernuak eta EAJk akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak kudea ditzan abiadura handiko trena Gasteizen eta Bilbon sartzeko lanak. Hiriburu bietan lur azpian eraikiko dira geltokiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.