Ardogintza

Arabako ardoaren sor-markarako lege egitasmoa erretiratu du EAJk

Datorren astean bozkatu behar zen Espainiako Kongresuan. Espainiako Gobernuarekin gaiari buruz hitz egiten jarraitzeko konpromisoa lortu dutela azaldu dute jeltzaleek.

Langileak mahats bilketan, Arabako Errioxan. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko azaroaren 25a
19:04
Entzun

Arabako Errioxako ardoaren beste izen bati atea zabalduko liokeen lege proposamena bertan behera uztea erabaki du EAJk, Aitor Esteban diputatu jeltzalea Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroarekin akordio bat lortu ondoren. Eskaera horri buruz hitz egiten jarraituko dute, baina «Espainiako Kongresuko giro gaiztotutik kanpo».

Jeltzaleek Madrilera eraman nahi zuten proposamenak hautsak harrotu ditu Espainiako hiriburuan eta, bereziki, Errioxakoan. Hango ardogileek ez dute begi onez ikusten Arabako upategiek beren sor-marka propioa izatea. Sozialistentzat patata bero bat zen jeltzaleen proposamena, Logroñon gobernatzen baitute. Asteazken honetan, Estebanek berak iradoki zuen gaiak luzerako jo dezakeela, eta azpimarratu zuen aurrekontuen negoziazioetatik atera zutela. Gaur, beste urrats bat egin dute jeltzaleek, lege egitasmoa erretiratuta.

Lege proiektu horrekin EAJ Arabako ardogile batzuen eskaera eraman nahi zuen Madrilera. Autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen dituzten jatorri izenetan eremuko izenak sortzeko atea ireki nahi zuen, «kudeaketa hurbilago» bat sortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.