Astelehenean hasiko da Osakidetza ordua ematen 60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzeko

Pfizerren edo Modernaren txertoa hartu dutenentzat, nahitaezkoa da duela gutxienez sei hilabete hartu izana azken dosia, eta AstraZeneca jarri zietenentzat, hiru hilabete.

COVID-19aren aurkako txertaketa, Zarautzen (Gipuzkoa), artxiboko irudian. GORKA RUBIO/FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko azaroaren 26a
12:44
Entzun

Osakidetza astelehenetik aurrera hasiko da 60 urtetik gorakoei ordua ematen COVID-19aren txertoaren hirugarren dosia hartzeko. Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz hartu ahalko da ordua. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakinarazi duenez, azken txertoa Pfizerrena edo Modernarena hartu zutenek azken txertoa hartu zutenetik sei hilabetera hartu ahalko dute hirugarren dosia; AstraZeneca hartu zutenek, berriz, azken dositik hiru hilabetera hartu ahalko dute hirugarren dosia.

EMA Sendagaien Europako Agentziak eta Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak gomendatu dituzten txertoak jarriko zaizkie, hau da, Pfizerrena edo Modernarena. Osasun Sailak adierazi du immunitatea sendotzeko «eraginkorra» dela hirugarren dosia, eta zehaztu dute Pfizerren dosi bat emango dela, eta Modernaren dosi erdia. Jakinarazi dute «pauta heterologo» deritzenekin ikusi dela errefortzurako eraginik handiena, alegia, aurretik bestelako txerto bat hartua dutenekin. Osakidetzak, Pfizer eta Modernaren txerto horietako edozein eskainiko du hirugarren dosirako, «eraginkortasun eta segurtasun bera» eskaintzen baitute.

Osasun sailburuak gaur esan du hirugarren dosiak areagotu egiten duela antigorputzen kopurua eta, hala, handitu egiten duela birusetik babesteko gaitasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.