Epaia

Bilboko Auzitegiak alabaren zaintza partekatua ukatu dio Irune Costumerori

Haurra aurrerantzean ere aitarekin biziko dela erabaki dute. Epaia «benetako mendekua» dela adierazi du emakumeak.

Costumero, ekainean, Bilboko Justizia auzitegira sartzen, epaiketara. LUIS TEJIDO / EFE
2021eko azaroaren 29a
10:42
Entzun

Bizkaiko Auzitegiak ukatu egin dio alabaren zaintza partekatua Irune Costumerori. Alabaren zaintza kendu zioten 2017ko abuztuan, GAS gurasoen alienazioaren sindrome faltsua argudio hartuta. Costumerok Bizkaiko Foru Aldundiko lau langile salatu zituen, prebarikazioa, tratu txarrak eta kalte psikikoak eragitea egotzita, baina epaitegiak errugabetu egin zituen uztailean. Costumerok berak esan zuen epaia abisu bat zela amentzat.

Beste kolpe bat jaso du Costumerok gaur, alabaren zaintza partekatua ukatu diotela eta. Epaia «benetako mendekua» dela adierazi du, eta erakundeen «zurikeria» salatu du, joan zen astean indarkeria matxistaren aurkako ekitaldietan egon zirelako, baina ez dietelako «emakumeei sinesten tratu txarren emaileak salatzen dituztenean, eta manipulatzailetzat jotzen» dituztelako.

Bitan salatu zuen Costumerok senar ohia. Gurutzetako erietxeak haurraren zaurien berri eman zion fiskaltzari. Aitak egin zizkiola esan zuen neskak. Edonola ere, aita errugabetu egin dute orain arte eginiko epaiketa guztietan. 2017. urtean, Foru Aldundiak bere gain hartu zuen haurraren zaintza, eta erabaki zuen haurra aitarekin biziko zela, argudiatuta neskak amaren manipulazioaren eraginez zuela aitaren kontrako jarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.