Albistea entzun

Ardoa

Errioxa izendapenak EAEko Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa

EAJk asteon erretiratu du Arabako Errioxako kontseilu propioa eratzeko lege egitasmoa, sorrarazi duen erreakzio bortitza ikusita, eta, orain, berriz, Errioxako izendapenak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian salatu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa.

Mahats bilketa Luis Cañas upategiko mahastietan, Villabuenan.
Mahats bilketa Luis Cañas upategiko mahastietan, Villabuenan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko azaroak 29 10:55

Eusko Jaurlaritzak bidea zabaldu du Arabako Mahastiak sor-marka egitasmoa Europako Batasunera iristeko, eta hango erakundeek ofizialtzeko jatorri izen berria, eta, orain, Errioxako izendapenak Jaurlaritzaren erabaki horren aurka jo du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian salaketa bat jarrita. Azaroaren 24an igorri zuen helegitea auzitegira Errioxako sor-markaren kontseiluak, nola edo hala, Arabako Mahastiak izendapen berriaren prozesua galarazi nahi duelako.

Bistan da: Arabako Errioxako upategi txikiek beren ardoak bereizteko sustatu duten proiektuak eragozpen anitz gainditu beharko ditu aurrera ateratzeko; besteak beste, Espainiako Gobernuak EBera igorritako aurkako txosten bat. Sor-marka berria gauzatu ala ez, Batasuneko erakundeen esku baitago.

EAJk lege aldaketa bat sustatu du Arabako Errioxako izendapen propioa eratzeko, baina, hura Espainiko Kongresuak aintzat hartu ala ez bozkatu aurretik, erretiratu egin du Andoni Ortuzarren alderdiak, ikusita erreakzio bortitza eragin duela Errioxan, eta kontuan hartuta ez zuela babes nahikorik izango ganberan, PSOEren ezezkoaren ondoren. Aitor Esteban diputatuak azaldu du lege egitasmoa erretiratu egin duela eta diskrezioz negoziatzen jarraituko duela PSOErekin.

Gauzak horrela, ezinezkoa ematen du, oraingoz, Arabako Errioxak bere ardoak bereizteko jatorri izen berriak sortzea, ez Errioxako sor-markaren barruan, ezta kanpoan ere. Errioxako upategi handiek, Rioja Taldea buru dela, ez dute nahi Arabako Errioxak beste izen batekin ekoitzi eta saldu ahal izatea ardoa, eta Logroñotik gauzatzen duten monopolioaren mende jardun beharko dute aurrerantzean ere, Bastida, Guardia, Samaniego, Lapuebla de Labarca, Villabuena eta eskualdeko gainontzeko herrietako upategiek.

Arabako upategi txiki eta ertain gehienak beste bide batetik doaz aspaldian, ordea, kalitatea kantitatearen gainetik jarrita, merkatuan oso apalak diren prezioak igoarazteko. Logroñon hartzen dituzten erabakiak, ordea, eragozpenak baizik ez dira ardo gorenak egin nahi dituztenentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Citiz auto-partekatu kooeratiben sareko auto batzuk. ©Citiz

Auto-partekatu kooperatiba sortuko dute Ipar Euskal Herrian

Iñaki Etxeleku - Iparraldeko Hitza

Nork bere autoa utzi kooperatibako autoak partekatzeko egitasmoa bidean jarri dute lau lapurtarrek. Elkartea udaberrian sortu eta lehen autoak 2023ko martxan nahi dituzte.

2021. urtean 17.800 enplegu sortu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Abeltzainen protesta, Bilboko Arriagan. ©Monika del Valle / Foku

Elikagai katearen legea «berehala» aplika dadila eskatu dute nekazariek

Imanol Magro Eizmendi

Prezioen behatokia eta antzeko kontrol tresnak garatzeko galdegin diete euskal administrazioei, Bilbon. Gastuek goraka jarraitzen dutela salatu dute

Turistak Donostiako Parte Zaharrean, udan. ©JUAN HERRERO / EFE

Turismoak oso urruti ditu oraindik pandemia aurreko datuak

Xabier Martin

2021. urteak datu hobeak utzi ditu pandemiaren gordina pilatu zuen urteak baino, 2020ak baino, baina, turista kopuruei dagokienez, heren bat baino gehiago galdu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 2019arekin alderatuta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.