Iparraldeko hiri nagusietan maskara beharrezkoa izanen da karrikan

Eric Spitzek segurtatu du ostegunetik goiti maskararen erabilera derrigortuko duela zenbait hiritan, baita ziurtagiria eskatzen duten eremu publikoetan ere.

Baionako karriketan maskara derrigorrezkoa zeneko irudi bat, iragan urteko udan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko azaroaren 30a
17:58
Entzun

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak adierazi zuen prefetei eskumena emanen ziela maskararen erabilera berriz ezartzeko. Bada, Pirinio Atlantikoetako prefeta Eric Spitzek neurria martxan jartzea erabaki du, intzidentzia tasaren igoera ikusita. Dekretu ofiziala oraino atera ez bada ere, France Bleu irratian baieztatu du erabakia. Ostegunetik aurrera, beraz, maskara erabiltzea beharrezkoa izanen da Ipar Euskal Herriko hiri nagusietan, hala nola Baionan. Gainera, elkarretaratze handietan ere beharrezkoa izanen da, osasun ziurtagiria eskatzen duten leku publikoetan barne —kirol zelaien adibidea eman du—. Eguberriko merkatuetara sartzeko ere beharrezkoa izanen da maskara.

Azken egunetan osasun egoerak okerrera egin du Iparraldea barne duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduan: 424 da zazpi eguneko intzidentzia metatuaren tasa; duela «hamar bat egun» 200 zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.