Urkulluk esan du Labiren bilerarako deia egingo duela, osasun larrialdia ezartzeko

Osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak adostuko dituzte bileran. COVID ziurtagiria noiz eta nola ezarriko den ere zehaztuko dute. Bilera ostiralean izango dela adierazi dute hainbat hedabidek, baina holakorik ez du ziurtatu lehendakariak.

Labik urriaren 5ean egin zuen azken bilera. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko abenduaren 1a
10:27
Entzun

IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilerara deitukodu, osasun larrialdi egoera ezartzeko eta COVID ziurtagiria martxan jartzeko. Albiste agentziek zabaldu dutenez, ostiral arratsalderako deitu ditu erakundeetako ordezkariak Labiren bilerara. Bertan zehaztuko dituzte osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak. Besteak beste, COVID ziurtagiria nola eta noiz ezarriko duten zehaztuko dute bilera horretan.Urkulluk hedabideen aurrean egindako adierazpenetan zehaztu du, hala ere, ez dela ziurra bilera ostiralean egingo den.

Pandemiaren aurkako legeak aukera ematen dio Jaurlaritzari birusa hesitzeko helburuz hainbat neurri zorrozteko. Edukierak edota talde bilerak mugatzea daude horien artean. Ordea, Jaurlaritzaren eskumenen artean ez dago mugikortasuna mugatzea, eta, beraz, osasun larrialdia ezarrita ere, Jaurlaritzak ezingo luke ezarri itxiera perimetralik edo etxeratze agindurik.

Eusko Jaurlaritzak joan den urriaren 6an indargabetu zuen osasun larrialdia, eta ordura arteko neurrien ardura izan zuen Labi batzordea ere, eta hurrengo egunetik aurrera bertan behera geratu ziren ordura arte egon ziren neurri gehienak. Haatik, bilakaera epidemiologikoak txarrera egin duela-eta, atzo Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri zuen berriro ezarriko dutela osasun larrialdia. Osasun larrialdia ezartzeko, Espainiako Auzitegi Gorenean osasun neurrien inguruan lehengo astean jarri zuten helegitearen erantzunaren zain geratuko zirela azaldu zuen Sagarduik eguerdian egin zuen agerraldian, eta Gorenak atzo bertan eman zion oniritzia ziurtagiria ezartzeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.