MIGRAZIOA

Gazte bat atxilotu dute migratzaileak diru truke eramatea egotzita

Irundik Baionara eramaten zituen migranteak, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Frantziako eta Espainiako Poliziak elkarlanean atzeman dute pasatzailea.

Bi emakume migrante, Irungo tren geltokian, pasatzaile baten autoan sartzen, 2019ko martxoan. GARI GARAIALDE / FOKU
2021eko abenduaren 1a
15:12
Entzun

Frantziako eta Espainiako poliziek 20 urteko gizon baigorriar bat atxilotu zuten azaroaren 22an. Delitu hau egozten diote: migratzaileak Irundik (Gipuzkoa) Baionara autoz eramatea, diru truke.

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du egunean batez bertze hiru bidaia egiten zituela, eta aldiro lau emakume migrante eramaten zituela autoan. Baionan atzeman zuten, hain zuzen migrazio ibilbidean zihoazen lau emakumerekin autoan zihoala. Haren etxea ere miatu zutela jakinarazi du Barne Ministerioak: 10.000 euro atzeman zizkioten, ustez pasatzaile gisa eskuraturikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.