Telesailak

‘La casa de papel’ Netflixeko lehen tokian jarri da AEBetan

Iruñeko sanferminak eta Pasaiako portua aipatzen dira azkeneko ataletan. Iñigo Aranbarri Azkoitiko (Gipuzkoa) aktoreak rol txiki bat jokatzen du. Protagonisten artean dira Itziar Ituño, Ramon Agirre, Ahikar Azkona eta Najwa Nimri.

Itziar Ituño aktorea. JAVIER LIZON / EFE
urtzi urkizu
2021eko abenduaren 6a
16:06
Entzun

Netflix plataforman ikusle gehien duten edukien zerrendako lehen tokian jarri da AEBetan La casa de papel telesailaren azkeneko denboraldia —ostiralean estreinatu zituzten azken atalak—. Lider da Espainian, Kanadan eta beste herrialde batzuetan ere.

Bosgarren denboraldiaren lehen atal sorta irailean estreinatu zuten. Eta, orain, zerbitzuan jarri dituzte azken-azkenak, istorioari amaiera ematen diotenak. Iragarri dutenez, Berlin pertsonaiaren gaineko spin-off bat egingo dute 2023rako (Pedro Alonso aktoreak egiten du haren rola).

Alex Pina (Iruñea, 1967) da fikzioaren sortzaile eta ekoizlea. Azken ataletan, Ahikar Azkona Iguzkizako (Nafarroa) aktore gazteak Pamplona gisa izendatzen du bere burua, eta sanferminak goraipatzen ditu —lapur taldean guztiek baitute hiri baten ezizena—. Lisboa da, esate baterako, Itziar Ituño. Ramon Agirre eta Najwa Nimri aktore protagonisten artean daude. Eta rol txiki batean azaldu da Iñigo Aranbarri. Pasaiako portua ere (Gipuzkoa) ageri da eszena batean.

Ramon Agirrek Joan-etorriko paperak kaiera idatzi zuen BERRIArentzat, bosgarren denboraldiko grabaketen inguruko pasadizoak islatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.