Albistea entzun

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak
Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete -

2021eko abenduak 7 22:51

COVID-19aren hedapenaren eboluzioaren datuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan «inoizko txarrenetarikoak» direla onartu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik gaur gobernu kontseiluaren osteko agerraldian, eta iragarri du lehen mailako artako kontsultak atzeratuko dituztela Osakidetzan. «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dituzte. Adibide batzuk jarri ditu: bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak, esaterako, atzeratu egingo dituzte. «Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago».

Erabakiak erakusten du lehen mailako arreta oso justu ari dela Osakidetzan. Horrek eramango ditu arazo «akutuak» bakarrik artatzera. «Beharrezkoak diren analitikak» egingo dituztela ziurtatu du, baina aitortu du«atzerapen pixka bat» egon daitekeela. Halaber, onartu du kirurgia «gutxiago» programatu behar izan dituztela.

Kontsultaren baten zain dauden pertsonei esan die itxaroteko Osakidetzatik abisua; soilik atzerapenaren mezua jasotzen badute egongo da beren kontsulta bertan behera utzita, gainerakoan joan egin beharko dute. Osasun zentroetara deika ez hasteko eskatu die.

Erietxeetan ere egoera ez da erraza 260 pertsona daude COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren ospitaleetan, 74 ZIUetan. Egun, Osakidetzak zabalik dituen ZIUetako gelen %32 COVID-19a duten pertsonek betetzen dituzte. Gainera, haren hitzetan, ez du ematen egun gutxiren buruan datuek hobera egingo dutenik. Egoeraren larria onartu arren, aurre egiteko «erremintak» badituztela esan du Osasun sailburuak. Iragarri du izurriaren kontrolerako neurri berriak aztertzen ari direla: «Ziurrenik laster prebentzio neurri berriak proposatu beharko dizkiogu Labiri, pandemiaren hedapenari eusteko». Ez du zehaztu zein neurri izan litezkeen. Bitartean, herritarrei txertatzeko eskatu die. Datu adierazgarri bat eman du: Sagarduiren esanetan, COVID-19a duen txertatu gabeko pertsona batek txertoa jaso duen batek baino bost aldiz arrisku handiagoa du ospitaleratu behar izateko.

Aldaketak kasuen jarraipenean

Sagarduik aldaketak iragarri ditu positiboen jarraipenean ere. Azaldu duenez, norbaitek positibo ematen duenean, kontaktu estuen zerrenda bat eskatuko diote. Pertsona horiek, aztarnarien deiari itxaron gabe, mezu bat jasoko dute COVID-19a atzemateko proba bat egiteko. Horretaz gain, kontaktu estuak diren pertsonek aukera dute www.euskadi.eus/koronabirus webgunean dokumentu bat beteta ordua eskatzeko. Orain arte bezala, txertoaren pauta osoa jasota dutenek edo gaitza duela hiru hilabetetik sei hilabetera igaro dutenek proba bat egin behar dute, eta negatibo ematen badute, ez dute berrogeialdirik egin beharko; txertatu gabekoek, berriz, berrogeialdia egin beharko dute, eta lehenengotik zortzi egunera beste proba bat egingo diete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Anbulantzia bat, Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

Gaitza pasatu dutenei hirugarren dosia bost hilabeteren buruan jartzeko gomendatu die orain Espainiako Osasun Batzordeak

Berria

Espainiako Osasun Ministerioak irizpidea aldatu du: urtarrilaren hasieran, lau aste nahikoa zirela esan zuen.

Barakaldon atzo indarkeria matxistaren aurka eginiko protesta bat. ©Marisol Ramirez / Foku

71 urteko gizon bat atxilotu dute Sopelan, etxeko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta

Berria

Gizonezkoak duela gutxi kontratatua zuen langilea; aske utzi dute, karguekin, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri diote.

Carmen Maeztu, erdian, aurreko agerraldi batean. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maeztuk tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du

Iosu Alberdi

Enrique Maia Iruñeko alkatearekin bildu da Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilaria. «Existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratzeko beharra nabarmendu du.

Haur batzuk futbolean, artxiboko irudian ©monika del valle / foku

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du

Irati Urdalleta Lete

Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.