Aurrekontuak

Gasteizko udal gobernuak eta Elkarrekin-ek akordioa lortu dute aurrekontuetan

Hirugarren urtez jarraian, aurrekontuak aurrera ateratzea lortu dute EAJk eta PSEk, Elkarrekin taldearekin akordioa lortuta. Koalizioaren zuzenketek 3,5 milioi euroko balioa izango dute aurrekontuan.

Maider Etxebarria, Gorka Urtaraneta Iñaki Gurtubai, gaurko agerraldian. GASTEIZKO UDALA
edurne begiristain
2021eko abenduaren 13a
15:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko udal gobernuak 410,9 milioi euroko aurrekontua adostu du Elkarrekin taldearekin, eta, horrenbestez, aurrekontuak aurrera ateratzeko moduan egongo dira EAJ eta PSE-EE. Hirugarren urtez jarraian lortuko dute akordioa kontu publikoak aurrera ateratzeko. Elkarrekin taldearen 30 zuzenketa onartuta lortu dute akordioa; denera, zuzenketek 3,5 milioi euroko balioa izango dute aurrekontuan.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Maider Etxebarria alkateordeak eta Iñaki Gurtubai alkateordeak iragarri dute akordioa prentsaurrekoan. Jakinarazi dutenez, lortutako akordioak hiru oinarri ditu: indarkeria matxisten aurkako borroka, susperraldi ekonomikoa eta «bidezko trantsizio energetikoa» bultzatzea. Akordioaren bitartez, hainbat inbertsio eta neurri hitzartu dituzte hiru alderdiek; besteak beste, zaharberritzeko inbertsioak 1,55 milioi euro handituko dira, udal eraikinetan energia fotovoltaikoko plakak ezartzeko 160.000 euro inbertituko dira, eta indarkeria matxistaren aurkako programa berria martxan jarriko dute, horretarako 150.000 euro jarrita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.