Maskara kalean ere eramatera derrigortzea «premiazkoa» dela esan du Urkulluk

Urkulluk ezinbestekotzat jo du birusaren oldarraldia kontrolatzeko neurriak hartzea eta horretarako behar bezalako lege babesa lortzea.

Iñigo Urkullu, artxiboko irudian. ENDIKA PORTILLO
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abenduaren 20a
10:53
Entzun

Goizean Bilbon egindako agerraldi batean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du «premiazkoa» dela kalean maskara erabiltzera derrigortzeko neurriak hartu ahal izatea, beharrezkoa den babes juridikoarekin. Halaber, neurri «bateratuak» hartzeko deia egin du, autonomia erkidego bakoitzaren «erabakien desberdintasuna» ez delako «egokia»; datorren asteazkenean eginen dute autonomia erkidegoen arteko bilera. Haren arabera, ezinbestekoa da neurriak hartu ahal izatea seigarren olatuari eta omikron aldaeraren mehatxuari erantzuteko.

Bestalde, oroitarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %91k jarria dutela txertoa, eta «jarrera eredugarria» izaten ari den «gizartearen gehiengoa» eskertu du. Haurren txertaketari begira, bestalde, «itxaropena» adierazi du Urkulluk. Baina erran du Europa osoan oldarturik dabilela birusa, «omikron aldaeraren mehatxuarekin». Intzidentzia tasak «pandemia osoko handienak dira», haren arabera; hala, ospitaleak «presiopean» daude, eta horrek lehen arretako medikuei ere eragiten diela gaitzetsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.