Albistea entzun

Milaka eta milaka lagun bildu dira Bilbon, baliogabetzeen kontra eta "askatasunaren alde"

EAE-ANVk deituta egin dute manifestazioa. 'Prozesuaren eta hauteskunde demokratikoen alde, ilegalizaziorik ez!' leloa izan du ekimenak, eta alderdi haren botoak banatu dituzte jendearen artean. Manifestazioaren hasiera Zabalburura iritsi denean, hasieran artean jendea zegoen.

Berria -

2007ko maiatzak 12 19:45
=iProzesuaren eta hauteskunde demokratikoen alde, ilegalizaziorik ez!=i lelopean, milaka eta milaka lagunek manifestazio nazionala egin dute gaur Bilbon, EAE-ANVk deituta. Manifestazioaren hasiera Zabalburu plazara iritsi denean, hasieran artean jendea zegoen, Aita Donostian. Hain zuzen, 17:45ean hasi da ekimena, eta udaletxe aurrean bukatu dute, 19:00etan. EAE-ANVko buruzagiek eta hautagaiek eraman dute pankarta: Kepa Bereziartua presidenteak, Antxon Gomez idazkari nagusiak, eta batzar nagusietako, Nafarroako Legebiltzarreko eta hiriburuetako zerrendaburuek. Ikurrin ugari ikusi ahal izan da ibilbidean, baita Nafarroako banderak ere. Hainbat lagun maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetako EAE-ANVren botoak banatzen aritu dira jendearen artean. Manifestazioa Zabalburura heldu denean Ane Agirregomezkorta Gasteizko Udalerako alkatagaiak egindako adierazpenetan, hilaren 27an EAE-ANV bozkatzeko dei egin du, eta euren "tresna bakarra boz paperak" direla esan du. "Bide demokratikoen alde" egiten dutela ere adierazi du. Udaletxe aurrean, berriz, Gomezek eta Bereziartuak hitz egin dute. Bilbon milaka lagun bildu izana eskertu du aurrenak, eta "askatasunaren alde" manifestatu direla azpimarratu du. Bereziartuak dei egin die hemendik aurrera "auzoak, herriak, kaleak, pertsonak... justizia sozialaren, duintasunaren, eta eskubide zibil eta politikoen alde kutsatzeko". Manifestarien artean egon dira, besteak beste, Batasuneko ordezkariak (Pernando Barrena eta Joseba Permach, kasu), EHAK-koak (Nekane Erauskin), LABekoak (Rafa Diez), aurreko urteetan Espainiako Justiziak legez kanpo edo balio gabe utzitako hautagaitzetako kideak... Permachek adierazi du euskal herritarrak legez kanporatzearen kontra "borrokatu" egin behar direla kanpainaren bi asteotan, "eta hilaren 27an ezker abertzaleari botoa emanez". EAE-ANV legez kanpo uzteko Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak egindako "mehatxua" gogor kritikatu du Permachek, "bake prozesua are zailagoa jartzen duelako". Atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen Auzitegi Gorenaren erabakia, eta EAE-ANV alderdi legezkoaren 133 hautagaitza -eta Abertzale Sozialistak hautesle elkarteen 252 zerrenda- ez dira modu legalean aurkeztuko Hego Euskal Herriko hauteskundeetan. Antxon Gomezek atzo zioen "erasoa larria" dela hori, "baina Euskal Herriko hautes mahai denetan egongo dira EAE-ANVren zerrendak, ezkerreko independentisten eskura". Halaber, alderdiak bitartekoak jarriko ditu "udal eta instituzio guztietan ezkertiar eta abertzale guztion ahotsa entzunarazteko". Oraingoz, ez dute zehaztu zer era erabiliko duten.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...