Albistea entzun

Burujabetza

Independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Soziometroaren arabera

Egoeraren arabera euskal estatu baten alde edo kontra leudeke %32, eta edozein kasutan kontra %40.

Euskal Herriaren independentziaren aldeko ekitaldi bat Pasai Donibanen, artxiboko irudi batean.
Euskal Herriaren independentziaren aldeko ekitaldi bat Pasai Donibanen, artxiboko irudi batean. Idoia Zabaleta / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko abenduak 22 16:07

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako soziometroaren arabera, independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Maiatzaz geroztik bi puntu egin du gora aldekoen kopuruak. Egoeraren arabera euskal estatu baten alde edo kontra leudeke %32, eta edozein kasutan kontra %40.

Gainera, hamarretik zazpi nahikoa edo oso ados daude erreferendumak metodo ontzat jotzearekin gai politiko garrantzitsuak erabakitzeko. Portzentajea 2018ko ia bera da.

Sinpatia politikoez galdetuta, soilik EAJk gainditzen du 5 puntuko langa; 5,2ko balorazioa du. Baloraziorik onenetan bigarrena duen alderdia PSE-EE da, 4,4 batekin, eta EH Bildu hirugarrena, 4,0 puntu jasota. Elkarrekin Podemos-IUk 3,9 ditu, PPk 1,7 eta Voxek 0,7. Urriaz geroztik ez dago aldaketarik. Buruzagi politikoei erreparatuta, berriz, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari (EAJ) 5,5 puntu ematen dizkiote, eta EH Bilduko Maddalen Iriarteri, 5,3. Bostetik behera daude PSE-EEko Idoia Mendia (4,8), Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategi (4,6), Voxeko Amaia Martinez (2,6) eta PPko Carlos Iturgaiz (2,0).

Gaika galdetuta, herritarren erdiek uste dute Jaurlaritza lan ona egiten ari dela osasungintzan, eta hirutik batek diote «hala-holakoa» dela. %17 dira kudeaketa txarra dela iritzi diotenak. Bada beste datu bat; %44k uste dute administrazio publikoak kudeatutako arloek hobeto funtzionatzen dutela; bi sektoreek berdin funtzionatzen dutela uste dute %31k, eta %19k hobesten dute kudeaketa pribatua.

Herritarren kezkei dagokienez, ezinegon nagusia lan merkatuari lotutako gaiekin daukate %56k, eta COVID-19a da gehien errepikatu diren erantzunetan bigarrena (%30). Aldiz, hamar herritarretik zazpik diote beren lan egoera oso edo nahikoa ona dela; maiatzaz geroztik, ordea, pertzepzio hori lau puntu txikitu da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.
Maria Txibite Nafarroako lehendakaria. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Foru Hobekuntza: osatu edo berritu

Jon O. Urain

Txibitek uste du ez dela garaia Nafarroako Foru Hobekuntza moldatzeko, hura «garatzeko» baizik. Barkosek dio legea «bete gabe» dagoela eta «itun politiko berri bat» beharrezkoa dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.