Albistea entzun

Bertsolaritza

Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratuko dute

Urtarriletik apirilera bitartean egitekoa zen, baina pandemiaren bilakaera dela, txapelketa «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak

Iñaki Viñasprek irabazi zuen azken txapelketa, 2019an.
Iñaki Viñasprek irabazi zuen azken txapelketa, 2019an. Endika Portillo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko abenduak 23

Arabako Bertsozale Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi du Arabako txapelketa atzeratuko duela. «Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera honetan txapelketaren helburuetako batzuk betetzea zaila delako».  Elkartearen arabera «Araban bertsolaritzaren erakusleiho izateko, bertsolaritza aktibatzeko eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionatzeko eta berriak sortzeko helburuarekin» egiten da txapelketa, besteak beste.

Elkarteak urtarrilaren hasieran aurkeztu behar zuen 2022ko txapelketa, eta apirila bitartean egitekoa zen txapelketa bera. Momentuz, ez dituzte txapelketaren data berriak iragarri.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Anari Alberdi. ©JABOGA MANTEROLA / FOKU

Prosaz haragoko udazken bat

Iñigo Astiz

Anari Alberdiren liburua da udazkeneko literatur nobedaderik deigarrienetako bat, baina Agirreren, Epaltzaren eta Ibarzabalen nobelak, Zalduaren ipuinak eta komiki esanguratsuak ere badira tartean
 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Oraindik ez naiz igandeko zurrunbilotik guztiz atera»

Miren Mujika Telleria

Joanes Illarregi izan zen nagusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketan. Eta, hain zuzen ere, garaipen horrek berak eman dio finalaurrekoetarako aukera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...