COVID-19 kasuek gora egin dute Hendaiako atxikitze zentroan

Cimade elkarteak jakinarazi du preso diren migranteen erdia kutsatu dela aste bakarrean

Hendaiako atxikitze zentroa, artxiboko irudi batean. BOB EDME
2022ko urtarrilaren 1a
16:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hendaiako atxikitze zentroan COVID-19 kasuen gorakada izan dela salatu du migratzaileei laguntza ekartzen dien Cimade elkarteak. Aste bakarrean, preso atxikiak diren migranteek erdia kutsatu da, eta zentroa «izoztea» erabaki dute; hau da, ez dute migratzaile gehiago atxikiko bertan egoera konpondu arte.

Koronabirusak eragindako osasun krisia abiatu zenetik Cimade elkarteak behin baino gehiagotan salatu du atxikitze zentroetako egoera. Irailean, Hendaiakotik lekutzea erabaki zuten, sute baten ondotik, gutxieneko segurtasun baldintzak betetzen ez zirela kontsideratuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.