Emakume etxegabe bat hil da Bilboko Zabalgune plazan

Goizeko zazpi eta erdiak aldera hil da, eta ezin izan dute suspertu. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

Bilboko Zabalgune Plaza, artxiboko irudi batean. BERRIA
2022ko urtarrilaren 2a
14:24
Entzun

Emakume etxegabe bat hil da gaur goizean Bilbon, Zabalgune plazan. Dirudienez, inguru horretan igaro du gaua. Ertzaintzak goizeko zazpi eta erdiak aldera izan du emakumearen egoeraren berri, eta osasun langileekin batera heldu da Zabalgunera. Ez dute lortu emakumea suspertzerik.

Gorpua Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute, zergatik hil den zehazteko, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.