Aroztegia

Sei lagun deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko Aroztegian protesta egiteagatik

Aroztegiko proiektuaren obrak geldiarazteko ekitaldietan parte hartu izana leporatzen diete. Aroztak herri plataformak jakinarazi du mobilizatzera deituko dutela.

Aroztak mugimenduko kideak, udaberrian, protesta egin zuten eremuan. AROZTAK
Oihane Puertas ONA
2022ko urtarrilaren 5a
12:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Aroztak herri plataformak ohar bidez jakinarazi duenez, sei herritar epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte, ustez Lekarozko (Baztan, Nafarroa) Aroztegiko proiektuaren kontrako desobedientzia ekinaldietan parte hartzeagatik. Udaberrian egin zuten protesta, luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gune bat eta golf zelai bat eraikitzeko proiektua geldiarazteko asmoz.

Mugimenduak «babes osoa» eta «animorik indartsuena» adierazi die epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzten sei herritarrei: «Ez dugu uste onargarria denik errepresioarekin erantzutea horrelako mugimendu baketsuei». Mugimenduak jakinarazi duenez, egoera salatzeko mobilizazioak antolatuko dituzte.

Horrekin batera, taldeak nabarmendu du «jende anitzek» bat egiten duela mugimenduarekin, eta udaberrian emandako erantzuna «Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzi esker» gertatu zela. Gaineratu duenez, gizartea prest dago planto egiteko «garapen eredu kapitalistan zaharkituari».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.