EH Bilduk bat egin du Sareren manifestazioekin

Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazpenak eginen ditu Euskalduna jauregiko ekitaldiaren atarian. Julen Arzuaga eta Laura Aznal parlamentariak ere ekitaldian izanen dira.

EH Bilduko kideak, joan den urrian Donostian euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioaren atarian. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 7a
17:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

EH Bilduk bat egin du biharko Sarek Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan deitu dituen mobilizazioekin. Koalizio subiranistak jakinarazi duenez, EH Bilduko kideek herriz herri parte hartuko dute manifestazioetan, eta goizean ere izanen dira Bilbon, Sarek Euskalduna jauregian antolatu duen mahai inguruan.

10:30ean hasiko da alde guzietako biktimek eginen duten mahai ingurua, eta haren aitzinetik adierazpenak eginen dituzte hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek. Bada, EH Bilduk jakinarazi du Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko koalizioko bozeramaileak hartuko duela hitza. Julen Arzuaga legebiltzarkidea eta Laura Aznal Nafarroako Parlamentuko parlamentaria ere ekitaldian izanen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.