Bozketa

'Epizentroa' eta 'Reggaean jarrai' aukeratu dituzte BERRIAko kulturazaleek

2021eko liburu eta disko uztatik gogokoenak aukeratu dituzte BERRIAren 1.019 irakurlek, eta hogei opari txartel zozkatu ditu egunkariak parte hartzaileen artean.

Iazko Durangoko azokako irudia. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko urtarrilaren 10a
18:35
Entzun

1.019 irakurlek aukeratu dituzte euren gogoko sorkuntzak, eta oso zabalduta gelditu dira eman dituzten botoak. Zale bakoitzak gehienez hiru liburu eta hiru disko aukeratu zitzakeen botoa ematean, eta gutxienez lan bat. 212 liburuk lortu dute boto bat gutxienez, eta 124 diskok. Zerrenda osoa ikusteko, klikatu hemen.

Nabarmentzen hasita, liburuen artean, Nerea Loiola Pikazaren Epizentroa narrazio bildumak bildu ditu boto gehien, 83. Haren segidan, 58 bildu ditu Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelak, eta 55 Linton Kwesi Johnsonen Askatasuna kontu serioa da poema antologiak; Beñat Gabiñak euskaratu du. Genero aukera zabala egin dute BERRIAren irakurleek, beraz.

Liburuekin jarraituz, beste bi emakumeren lanak nabarmendu dituzte: Alaine Agirreren Karena nobelak 44 boto bildu ditu, eta Ane Labaka Maiozen Algara mutilatuak. Umorearen aho bikotasunaz, feminismotiksaiakerak, 42 boto. Boto gehien bildu dituzten bost lanetatik lau emakumeek idatzitakoak dira horrela, beraz.

Diskoen artetik, berriz, Reggaean jarrai. Euskal folklore jamaikarra bilduma (73 boto) eta Olatz Salvadorren Aho uhal (72 boto) nabarmendu dira. Amak taldearen lehen diskoak ere (Amak) harrera beroa izan du, 65 boto bildu ditu horren seinale. Horien atzetik, Zea Maysen Adore gelditu da, 55 gogoko boto bilduta, eta pare-parean, Anariren Orain entzungo duzun hau..., 53 boto bilduta. Liburuetan bezala, diskoetan ere emakume sortzaileen lanak nabarmendu dira.

BERRIAk Durangoko Azoka hasi bezperan jarri zuen ikusgai urteko liburu eta disko sorkuntzaren ataria. Euskaraz sortutako obrei ikusgarritasuna emateko eta kulturazaleei urteko produkzioa erraz kontsultatzeko tresna bat izan nahi du atariak; 2020an jarri zen martxan, eta aurten euren sorkuntzarik gogokoenak aukeratu ahal izan dituzte.

Parte hartzaileen artean, Elkarren hogei opari txartel zozkatu ditu BERRIAk, hogei eurokoak. Hauek dira irabazleak:

• Ainara Argoitia Arano
• Ainhoa Aiestaran Irisarri
• Garazi Lujua Etxenike
• Gotzon Lete Ezkurra
• Iñaki Lezamiz Jaka
• Julen Korkostegi Elortza
• Mikel Roteta Zugazagasti
• Oier Zearra Garabieta
• Andoni Etxeberria
• Uxue Alberdi Estibaritz
• Aitziber Askasibar
• Esti Aldalur Sanz
• Ekaitz Herrera
• Haizene Ortega Astorkiza
• Irati Irigoien Rodriguez
• Joaquin Salvoch Orduna
• Lur Etxaburu
• Mirari Garitaonandia
• Osane Aiastui Antxia
• Jesus Artetxe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.