Indarkeria matxista

Eraso matxisten gorakada salatu dute ehunka lagunek Barakaldon

Argitan elkarteak deiturik, manifestazioa egin dute Barakaldon, 19:30etan abiatuta. Ohartarazpena egin dute, enegarrenez: «Indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa feminista».

jarraia208352.jpg
2022ko urtarrilaren 14a
20:43
Entzun

Sumina eta kezka, biak suma daitezke Barakaldon (Bizkaian). Indarkeria matxistarekin loturiko salaketek nabarmen egin dute gora azkenaldian herrian, egoeraren larritasunaren seinale. Hori salatzeko, manifestazioa egin dute gaur, 19:30etatik aitzina. Herriko plazatik abiatuta, ehunka lagunek grinez gaitzetsi dute indarkeria matxista. Argitan elkarteak deitu du mobilizaziora.

Ikusi gehiago: Mireia Saiz, Argitan elkarteko kidea: «Indarkeria matxista normalizatzeko joera geroz eta nabariagoa da»

Indarkeria matxistaren kontrako mezuak ozen aditu dira Barakaldon. Protestan izan direnek hainbat pankarta izan dituzten eskutan. «Indarkeria matxistaren kontra, erantzun kolektiboa. Autodefentsa feminista», irakur zitekeen horietako batean. Argitan elkarteak nabarmendu du, halaber, eraso matxistak ez direla soilik Barakaldon gertatzen, «zoritxarrez». «Kaleetan presioa egitea da gure erreminta eraginkorrena matxismoaren kontra egiteko. Aldaketak eragin behar ditugu, bai gizartean, baita instituzio publikoetan ere: eskubideak ditugu, gure lekua aldarrikatzen dugu, baita indarkeria matxistarik gabe eta libreki bizitzeko aukera ere», adierazi dute.

Halaber, manifestazioaren bukaeran hitzak eskaini dizkiote Sara Pinari, astelehenean Tuteran (Nafarroa) hilda azaldutako emakumeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.