Sexu indarkeria
Baionan gizon bat kondenatu dute bilobari sexu erasoak egiteagatik
70 urte ditu gizonak, eta hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gibelapenarekin

Baionako Auzitegiak 70 urteko gizon bat epaitu zuen atzo, bilobari sexu erasoak egiteagatik; 7 urte zituen orduan neskak. 2019an ezarri zuten salaketa haren gurasoek. Bada, epaileek hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gibelapenarekin; hau da, ez du presoaldia bete beharko baldin eta ez badu beste deliturik egiten. Gainera, 5.000 euro ordaindu beharko dizkie biktimei —neskatoari eta haren gurasoei—; halaber, debekatu diote harekin harremanetan sartzea eta adingabeak dauden lekuetan ibiltzea.
Aurrekari judizialak ditu gizonak. Izan ere, Frantziako Poliziaren aurretik pasatu behar izan zen dozenaka adingaberi sexu konnotazioko deiak egiteagatik.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.