Etxegabetzeak

Familia baten etxegabetzea behin-behinean gelditzea lortu dute Beasainen

Emakume bat eta haren hiru seme-alabak beste astebete egon ahal izango dira han, etxebizitzaren jabearekin akordio bat lortuta.

Etxegabetzea behin-behinean gelditzea lortu dute. GOIERRIKO KONTSEILU SOZIALISTA
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 19a
15:11
Entzun

Emakume baten eta haren hiru seme-alaben etxegabetzea bertan behera gelditzea lortu dute Beasainen (Gipuzkoa). Etxe horretan hiru seme-alabekin bizi den emakumeak akordio bat lortu du jabearekin, eta hark beste astebete egoteko akordioa onartu du. Dozenaka lagun batu dira hustu nahi zuten eraikinaren parean, Goierriko Kontseilu Sozialistako kideek deitutako protestan.

Kontseiluko kideek jakinarazi dutenez, udalarekin, zerbitzu sozialekin eta jabearekin elkarrizketak abiatu zituzten duela egun batzuk etxegabetzea gelditzen saiatzeko, baina gaur arte ez dute akordiorik lortu. «Atzo epaitegitik ezinezkoa zela esaten zutena 11:20 ingururako proposamen bat zen. Hala ere, ez da izan bizitoki alternatibo baterako proposamenik».

Hemendik aurrera familia horren egoera konpontzeko eta etxegabetze gehiago ez egoteko «lanean» jarraituko dutela esan dute Kontseilu Sozialistako kideek: «Etxebizitza doako, kalitatezko eta unibertsalaren alde».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.