Emakume baten eta haren hiru seme-alaben etxegabetzea bertan behera gelditzea lortu dute Beasainen (Gipuzkoa). Etxe horretan hiru seme-alabekin bizi den emakumeak akordio bat lortu du jabearekin, eta hark beste astebete egoteko akordioa onartu du. Dozenaka lagun batu dira hustu nahi zuten eraikinaren parean, Goierriko Kontseilu Sozialistako kideek deitutako protestan.
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) January 19, 2022
Kontseiluko kideek jakinarazi dutenez, udalarekin, zerbitzu sozialekin eta jabearekin elkarrizketak abiatu zituzten duela egun batzuk etxegabetzea gelditzen saiatzeko, baina gaur arte ez dute akordiorik lortu. «Atzo epaitegitik ezinezkoa zela esaten zutena 11:20 ingururako proposamen bat zen. Hala ere, ez da izan bizitoki alternatibo baterako proposamenik».
Gaur Beasainen aurreikusita zeogoen etxegabetzea bertan behera geratzea lortu dugu. Kaleratua izan behar zen familia, etxebizitzan astebete gehiago egoteko akordioa onartu da, antolakuntza eta mobilizazioari esker. pic.twitter.com/wb2FyGEVjr
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) January 19, 2022
Hemendik aurrera familia horren egoera konpontzeko eta etxegabetze gehiago ez egoteko «lanean» jarraituko dutela esan dute Kontseilu Sozialistako kideek: «Etxebizitza doako, kalitatezko eta unibertsalaren alde».