indarkeria matxista

Behin-behineko espetxealdia Antsoainen atxilotu zuten gizonarentzat

Astelehenean atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita. Espetxealdia ezartzeaz gain, debekatu egin diote biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin komunikatzea.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Oihane Puertas ONA
2022ko urtarrilaren 19a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Kartzelara bidali dute Antsoainen (Nafarroa) bere neska lagunari eraso egiteagatik atxilotu zuten gizona. Astelehenean gertatu zen erasoa, emakumeak gizonari haien arteko harremana eten nahi zuela adierazi zionean. Emakumea erietxean sartu behar izan zuten.

Epailearen arabera, biktimaren deklarazioa «iraunkorra» izan da polizia etxera joan zenetik, eta, gertatutakoari buruzko «xehetasun guztiak» eskaintzeaz gain, egoitza judizialean ere «berretsi» du esandakoa. Poliziak, gainera, erasoa gertatu eta gutxira atxilotu zuen gizona, erasoa gertatu zen autoan bertan.

Horrela, ustezko sexu eraso delitu bat, ohikoa ez den lau tratu txar delitu eta ohiko tratu txar delitu bat egotzi dizkiote atxilotuari, eta, fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezartzeaz gain, debekatu egin diote biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin komunikatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.