Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Consuelo Ordoñezi «nazka» ematen ziola esan zion herritar batentzat

Adierazpenak «gorroto delitutzat» har daitezkeela esan du fiskaltzak.

Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea, ekitaldi batean.Artxiboko irudia. JAVIER ETXEZARRETA/ EFE
unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 21a
17:08
Entzun 00:00:00 00:00:00

Fiskaltzak urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Iruñeko bizilagun batentzat, Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteari «nazka ematen didazu» esan ziolakoan, iazko azaroan Iruñeko Alde Zaharreko Gaucho tabernan aurkitu zuenean. Adierazpenak «gorroto delitutzat» har daitezkeela esan du fiskaltzak. Halere, adierazpenek ez zuten inolako liskarrik eragin.

Ez Ordoñez, ez Covite, ez dira aurkeztu Maria Paz Benito epaileak bideratutako diligentzia hauetan, eta, beraz, fiskaltzarena izango da akusazio bakarra.

Naiz hedabideak jakitera eman duenez, akusatuak bere burua aurkeztu zuen Iruñeko Chinchilla jeneralaren kaleko polizia etxean, bere abokatuarekin batera: atxilotu egin zuten, eta ziegan igaro zuen gaua. Hurrengo egunean, epailearen aurrera eraman zuten, eta deklaratu egin zuen. Gero, kargupean askatu egin zuten.

Consuelo Ordoñezen bertsioaren arabera, «abertzale batek» ezagutu eta «gorrotoz» oihukatu zion: «Nazka ematen didazulako noa hemendik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.