Jaurlaritzak 22 milioi euroren diru laguntzak emango dizkio ostalaritzari

Establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte.

Tabernari bat lanean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko urtarrilaren 25a
18:19
Entzun

Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euroren laguntza programa bat onartu du gobernu kontseiluan, ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren arabera, establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte, langile kopuruaren arabera, betiere jarduerari «eusten laguntzeko» eta enplegua «babesteko» helburuarekin.

Hurtadok nabarmendu duenez, programak bi helburu ditu oinarrian. Alde batetik, laguntzak «ahalik eta bidezkoenak eta justuenak» izatea eta «kalitatezko enplegua defendatzea», eta, bestetik, enpleguari «eustea».
Sailburuaren arabera, programan ezarri duten berrikuntza «nagusia» zera izan da, establezimendu bakoitzeko langile kopuruaren kalkulua. Aldaketa horrekin, enplegua «babestea» dute helburu. Laguntzen baldintzetako bat izango da jarduera sei hilabetez mantendu beharko dela – orain arte lau hilabete ziren—, eta helburu nagusia da «jarduerari eta enpleguei eusten laguntzea».

Sailburuak azaldu duenez, ostalaritzak 100 milioi euroren laguntzak izan ditu orain arte: 15 milioiren lehenengo COVID laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzarako 30 milioirenak, gaueko aisialdirako zortzi milioiren laguntza espezifikoak eta Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuaren ondorioz Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez ostalaritzarako emandako 45 milioiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.