BIKTIMAK
Ramon Diaz oroitu dute Loiolan, ETAk hil eta 21 urtera
Senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostian, ETAk hil zuen lekuan.

2001eko urtarrilaren 26an, gaur duela 21 urte, ETAk Ramon Diaz Itsas Komandantziako sukaldaria hil zuen Donostian, haren autoan bonba bat zartarazita. Senideek, lagunek eta Loiolatarra elkarteko kideek omenaldia egin diote gaur, 08:00etan, ETAk hil zuen lekuan eta orduan, Loiolan. Paretan haren argazkia jarri dute, eta lore eskaintza egin diote, baita minutu bateko isilunea ere.
Donostiako Udaleko ordezkariak ere izan dira ekitaldian, baita Guillermo Etxenike Espainiak Gipuzkoan duen ordezkaria ere. Etxenikeren hitzetan, «ETAko pistolariak Euskal Herriaren traidore» bilakatu ziren Diaz hilda. Maria Jesus Idoeta Donostiako EAJko zinegotziak adierazi du «heriotza krudel eta injustua» izan zela Diazena.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.