Urkulluk gomendatu du egungo murrizketei bere hartan eustea

Bihar bilduko da Labi, eta lehendakariak bere gomendioa helaraziko dio. «Zuhurtasunari eta zorroztasunari» eustea ere gomendatu du.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko urtarrilaren 27a
11:56
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden COVID-19aren aurkako murrizketei eustea gomendatu du gaur, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioaren 100. urteurrena ospatzeko egindako agerraldi batean. Batzorde Zientifikoak ere gomendatu du egungo neurriei bere hartan eustea, eta horixe bera helaraziko dio Labiri, bihar egingo duten bileran.

Ikusi gehiago:Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du

Urkulluk gaur adierazi du pandemiaren bilakaera «positiboa» bada ere egoera epidemiologikoak «zaila» dela oraindik. Horrez gain, nabarmendu du egungo ebaluazio adierazleak abenduaren 28an zeudenak baino «okerragoak» direla. Hori horrela, lehendakariak gomendatu du indarrean dauden neurriei eustea: «Batzorde zientifiko teknikoak, osasun agintariek, neurriak indarrean mantentzea gomendatzen digute. Zuhurtasunari eta zorroztasunari eustea gomendatzen digute. Hori da nik ere gomendatzen dudana».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.