Albistea entzun

Musika

Vulk taldeak ‘Vulk ez da’ diskoa argitaratuko du bihar

Formatu digitalean aterako du lehendabizi, eta otsailaren 14an iritsiko da hamabi hazbeteko binilo formatuan. Hiru urteko geldialdi eta hausnarketaren ondoren, lan berria euskara hutsez grabatu du Bilboko post-punk taldeak.

Vulk osatzen duten lau kideak.
Vulk osatzen duten lau kideak. Aitor Mendilibar Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko urtarrilak 27 18:12

Aurreko diskoa kaleratu eta orain arteko tartean, kide aldaketa bat izan da Vulk taldean, Jangitz Larrañagak hartu baitu Javier Marcoren lekua baterian, eta horrek mugarri bat ezarri du taldearen garapen artistikoan, euskara bihurtu baita abesti berrien hizkuntza. Hortaz, hirugarren diskoan —Beat Kamerlanden (2017) eta Ground for dogs (2018) iritsi ziren aurretik— ingelesa baztertu du laukoteak, eta abesti guztiak euskaraz grabatu ditu. Diskoa bihar argitaratuko dute, baina gaur bertan entzungai dago Badoken, esklusiban.

Berako (Nafarroa) Atala estudioan zuzenean —lau kideek batera joz— eta soinu analogikoa erabiliz grabaturiko 11 kantu «erraietako— biltzen ditu diskoak. «Kantuok adiskidetasunari eta amodioari buruz hitz egiten dute ikuspegi existentzial batetik, eta gizateriaren indarkeriara hurbiltzen gaituzte errealitatearen ezintasunetik», Montgri diskoetxeak azaldu duenez. Bere burua ukatu —hori adierazi nahi du izenburuak— eta hazten jarraitzeko tabula rasa egin du laukoteak disko berrian. Larrañagarekin batera, Andoni de la Cruz (ahotsa), Alberto Egiluz (baxua) eta Julen Alberdik (gitarra) osatzen dute Vulk.

Diskoaren zuzeneko grabazioa promozioko bideoklipetan ere islatu nahi izan du Vulkek, kantuak berriz grabatuz ikus-entzunetarako. Horrela, orain arte hiru kantu eman dituzte ezagutzera —Lanaren kanta, Mailua eta Vulk ez da—, baina iazko azaroan diskoaren aurkezpen moduko bat ere egin zuten Bilboko Zinebi jaialdiaren barruan.

Otsailaren 25ean emango du diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua Vulkek, Azpeitiko Sanagustin aretoan, Tatxers taldearekin batera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Inazio Mujika, Aintzane Atela, Miren Arratibel, Manu Lopez eta Joxean Muñoz, gaur goizean, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Edith Wharton batu da Literatura Unibertsala bildumara

Itziar Ugarte Irizar

Egile estatubatuarraren 1911ko ‘Ethan Frome’ nobela laburra euskaratu dute Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak. Izen bereko pertsonaiaren gorabeherak ditu ardatzean.

Alex Sanvi eta Unai Iturriaga, atzo, Elkarreko komikiaren txokoan, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Mundura atera dira H.B. eta Lo-li-ta

Itziar Ugarte Irizar

Unai Iturriagak eta Alex Sanvik 'Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi' komikia eman dute, Ikastolen Elkartearen eta 'Xabiroi'-ren eskutik. Orain arteko albumik «sendoena» dela uste dute

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Euskal Herrira itzuliko da gaur Patti Smith

Aitor Biain

Gasteizko Azkena Rock jaialdian eskainitako emanaldiaren ondotik, Euskal Herrira itzuliko da Patti Smith; Donostiako Kursaal auditoriumean ariko da gaur iluntzean. Punk-rockaren ikur handienetako bat da, eta Donostian emango dio amaiera Europa osoan egindako kontzertu birari.

Alexei Volodin pianista, artxiboko irudi batean. ©EUSKADIKO ORKESTRA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...