Albistea entzun

Argia sariak

DAPA ikus-entzunezko narrazioak saritu ditu ‘Argia’-k

Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren eskutik, kultura sortzaileei buruzko 27 dokumental labur argitaratu ditu DAPAk bi urtean. Lehen Argia saria jaso dute; asteon, aldizkariak egunero emango du sari baten berri.

DAPA egitasmoko kideak, saria jaso berritan.
DAPA egitasmoko kideak, saria jaso berritan. Dani Blanco Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2022ko urtarrilak 31

«Sormena oinarri eta helburu» duen proiektu batek jaso du aurtengo ikus-entzunezko Argia saria: DAPA egitasmoak. Azpeitiko Kulturaz kooperatibak (Gipuzkoa) sortua da, eta BERRIAren webguneko Kultura sailean ere ikusgai dago. «Euskal Herri luze-zabalean sortzen dena erakutsi eta kontatu nahi duten pilulak eskaintzen dizkigu, artistak beraiek protagonista eta narratzaile dituztenak», epaimahaiak azaldu duenez.

Euskarazko komunikazio lanei aitortza egiten hasi da gaur Argia aldizkaria; pandemiaren ondorioz, bigarren urtez, webgunearen bidez ematen ari da sarion berri, Usurbilgo Atxega jatetxean (Gipuzkoa) egin izan duen ekitaldiaren ordez: gaurtik larunbatera, egunero emango du sari bat. Ikus-entzunezkoa izan da lehena, eta beste bost banatuko ditu: prentsa, Internet, irratia, komunikazio kanpaina eta merezimenduzko saria.

Bi urte ditu DAPA proiektuak, eta 27 dokumental labur plazaratu dituzte denbora horretan. Kontatu dutena ez ezik, kontatzeko modua ere txalotu du epaimahaiak: «Bideo labur bakoitzak du bere kontaera, soinu eta irudi unibertso propioa, mimoz zaindua. Artisten lanak merezi duten moduan ekartzeagatik da DAPA ikus-entzunezko narrazioentzat aurtengo ikus-entzunezkoen saria».

Kulturaz kooperatibako eta DAPAko lantaldeko kideek esker onez jaso dute aitortza hori. Nora Alberdi Odriozolak bereziki eskertu du bidelagun izandako sortzaileen prestutasuna. «Gure xedea da euskal kulturari bizirik eta osasuntsu eusten saiatzea», erantsi du Jose Luis Otamendi Etxabek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon
Sejo Carrascosa, atzo, saria jasotzen. ©EHGHAM

Gehitu elkarteak «benetako» berdintasun lege bat eskatu du

Berria

Gorroto delituak Euskal Herrian %46 ugaritu direla salatu du, eta neurriak hartzeko dei egin die erakundeei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...