Politika

Txillardegik Aralar utzi du, desadostasunengatik

Alderdiak ETAren biktimen ekitaldian parte hartzeagatik eta EBrekin koalizioa osatzeagatik utzi du.

Berria -

2007ko maiatzak 21
Jose Luis Alvarez Enparantza =iTxillardegi=i idazle eta ezker abertzaleko politikari historikoak Aralar alderdia utzi du, Euskadi Irratiak esan duenez. Bi arrazoi izan ditu horretarako hark, irratiaren arabera: Aralarrek duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ETAren biktimen ekitaldian parte hartu izana eta maiatzaren 27ko hauteskundeetarako EB-Berdeekin koalizioa osatu izana. Aralarren sorreratik izan da bertako kide Txillardegi (1929, Donostia), baina azkeneko hilabeteetan ez du haren ekimenetan parte hartu. ETAren sortzaileetakoa izan zen duela ia 40 urte. 1961ean erbesteko bidea hartu zuen, eta 1967an ETA utzi zuen. 1977an itzuli zen Hego Euskal Herrira, Franco hil eta bi urtera. Gero Herri Batasunan hainbat kargu eduki zituen; besteak beste, senatari izan zen Madrilen. Batasunaren sorreran kritiko azaldu haren estrategiarekin, eta Aralarren sorreran parte hartu zuen, duela urte batzuk. Aralarrek ez dauka ofizialki hark alderdia utzi izanaren albisterik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna