Politika

Txillardegik Aralar utzi du, desadostasunengatik

Alderdiak ETAren biktimen ekitaldian parte hartzeagatik eta EBrekin koalizioa osatzeagatik utzi du.

2007ko maiatzaren 21a
19:30
Entzun
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ezker abertzaleko politikari historikoak Aralar alderdia utzi du, Euskadi Irratiak esan duenez. Bi arrazoi izan ditu horretarako hark, irratiaren arabera: Aralarrek duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ETAren biktimen ekitaldian parte hartu izana eta maiatzaren 27ko hauteskundeetarako EB-Berdeekin koalizioa osatu izana.

Aralarren sorreratik izan da bertako kide Txillardegi (1929, Donostia), baina azkeneko hilabeteetan ez du haren ekimenetan parte hartu.

ETAren sortzaileetakoa izan zen duela ia 40 urte. 1961ean erbesteko bidea hartu zuen, eta 1967an ETA utzi zuen. 1977an itzuli zen Hego Euskal Herrira, Franco hil eta bi urtera. Gero Herri Batasunan hainbat kargu eduki zituen; besteak beste, senatari izan zen Madrilen. Batasunaren sorreran kritiko azaldu haren estrategiarekin, eta Aralarren sorreran parte hartu zuen, duela urte batzuk.

Aralarrek ez dauka ofizialki hark alderdia utzi izanaren albisterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.