Zahar etxeak

Nafarroako zahar etxeetako langileek zaintza aitortzeko eta ordaina egokitzeko eskatu dute

LABek, ELAk, UGTk eta CCOOk salatu dute 4.500 langile baino gehiago kaltetuak direla lan baldintzak direla kausa.

Zahar etxeetako langileen elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurran. IñIGO URIZ / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2022ko otsailaren 23a
13:36
Entzun

Nafarroako zahar etxeetako langileen bigarren greba eguna da gaur, eta Nafarroa osoko hitzarmenaren alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Aldarriekin jarraitzeko, manifestazioa eginen dute gaur, 17:30ean, Iruñeko bus geltoki zaharrean. Sindikatuen arabera, 4.500 langile baino gehiago kaltetuak dira.

«1.800 ordu baino gehiago lan egiten dugu urtean, atsedenak urriak dira, eta soldata batzuk ez dira 1.000 eurora iristen», salatu du Gaztelu Garralda LABeko kideak. Hortaz, urtean 1.592 ordu lan egitea, epe baterako lan kontratuak amaitzea, kalitatezko zahar etxe publikoak izatea, ratioak handitzea eta soldatak igotzea exijitu dute, besteak beste.

Horrez gain, zaintza zaindu beharra nabarmendu dute. «Batez ere emakumeek egiten dituzte zaintza lanak, eta bai haiei bai zaintzari dagokien errekonozimendua emateko exijitzen dugu», esan duSusana Laia ELAko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.