BerriaTB

Gazteen buru osasunaz, igandean BERRIAn

Gazteen buru osasuna luze eta zabal landuko du BERRIAk igandean. Egin duten lanketari marko bat jartzearren, gaiari buruzko erreportaje bat landu du BerriaTBko lantaldeak. Ikusgai da dagoeneko.

2022ko otsailaren 25a
10:24
Entzun

Gazteen buru osasuna. Horixe izango du hizpide BERRIAk igandean; lanketa mardula egin dute, eta, horri marko bat jartzearren, gaiari buruzko ikus-entzunezko labur bat landu du BerriaTBko lantaldeak. Erika Rioren testigantza jaso dute pieza horretan, eta Isilpeko oihua izenez plazaratu dute.

Bertan, honela kontatu ditu Riok bere kasuaren nondik norakoak: «Bullying-asufritzen hasi nintzen. Hasieran, ez nuen ezer esaten, ez amari ez inori. Egiten zidatenek eta nire lagunek soilik zekiten zer ari zen gertatzen, baina nire lagunek ez zuten ezer egiten. Eritasuna diagnostikatu zidatenean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan nengoen».

Rioz gain, Diana Subijana Rioren ama eta bidaideak eta Nekane Azuabarrena Rioren psikologoak ere hitz egin dute ikus-entzunezkoan. Riok jasan behar izan duenari buruz, haren gaixotasunari buruz eta, oro har, gazteen buru osasunari eta jasotzen duten artari buruz mintzatu dira biak.

Igandean,are sakonago landuko du BERRIAk gaia, gazteen buru osasunari buruzko erreportaje eta pieza gehiagorekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.