KPI-a

Espainiako inflazio tasa %7,4 da, azken 33 urteetako handiena

Bereziki elikagaiak, alkoholik gabeko edariak eta erregaiak garestitzeak eragin du igoera, baita argindarrak ere.

Gasolindegi bat, Bilbon. LUIS TEJIDO/EFE
aitor biain
2022ko otsailaren 28a
11:33
Entzun

Espainian kontsumo prezioen indizea (KPI) %0,6 igo da otsailean, eta urte arteko tasa %7,4ra igo da, urtarrilean baino 1,3 puntu gehiago (%6,1). 1989. urtetik izandako daturik handiena da. Bereziki elikagaien, edari ez-alkoholdunen eta erregaien prezioen garestitzeak eragin du igoera. Baita argindarraren prezioak ere, 2021eko otsailarekin alderatuta gutxiago jaitsi baita.

INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratu du datua; aurrerago zehaztuko ditu erkidegoetakoak (martxoaren erdialdera), eta orduan ikusi ahal izango da zertan den Hego Euskal Herriko KPIa. Espero da joera bertsua izatea, hala ere. Urtarrilean %6,1 izan zen.

Datu aurreratuak iragartzen du otsailean azkartu egin dela prezioen igoera. Gai aldakorrenak, energia eta elikagai freskoak, kontuan hartu gabe osatzen den azpiko inflazioa sei hamarren igo da otsailean, eta %3 da tasa. Adierazle hori ere azken urteetako handienetakoa da, 2008tik ez baitu gainditu ehuneko hori.

Oinarri berriarekin kalkulatu dira datuak bigarren hilabetez; urtarrilean hasi ziren erabiltzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.