Homofobia

Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Getxon

Biktimak udaltzainengana jo zuen erasoa salatzera

Iaz Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko manifestazioa. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko martxoaren 7a
11:47
Entzun

Algortan izan zen erasoa, larunbateko goizaldeko ordu bietan. Inauteriak ospatzen ari ziren herrian, eta, lekukoen arabera, ustezko erasotzaileak sua eskatu zion adingabeari, San Nikolas plazan. Hark ezetz erantzutean, ukabilkada bat eman zion erasotzaileak, eta marikoi deitu.

Biktimak hematoma bat dauka begian, ebaki bat masailean, eta hainbat ubeldura gorputzean, ukabilkadaren ondorioz lurrera jausi zelako. Auzoan zeuden udaltzainengana jo zuen biktimak lagun batekin erasoa salatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.