Albistea entzun

Mugikortasuna

Auto anitz eta berriztagarri guti baliatzen dira Iparraldean

Audap hirigintza agentziak Euskal Elkargoaren eremuko argazki bat plazaratu du, datutan, ingurumen trantsiziotik ikusirik. Lur eta energia kontsumoak, garraioak aztertu ditu.

Auto anitz eta berriztagarri guti baliatzen dira Iparraldean
Auto anitz eta berriztagarri guti baliatzen dira Iparraldean Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza -

2022ko martxoak 14 09:20

Aztertzen dituen sailetan partaide berriengandik datu masa handiagoa biltzen du Audap Atlantikoa Pirinioak Hirigintza Agentziak. Informatika tresna berri eta indartsuagoekin, datuen jalgitzeko gaitasun handiagoa du. Data-irudia 2021 deitu duen argazkia atera berri du Euskal Hirigune Elkargoaren eremuko, ingurumen trantsizioaren ikuspegitik. Sei hilabetetarik eginen duen itxuratze serie baten lehen atala da.

Bildu datu andanatik, ingurumenari lotu ezaugarriak agerian eman nahi izan ditu, Audapeko komunikazio arduradun Ludovic Reauk esplikatu duenez: “Data irudien ideia da datu multzo bat ematea, sintetikoa, doi bat usaiaz kanpoko ikuspegitik” —ingurumen trantsizioa—, partaide dituen erakunde diruztatzaileei pentsatzeko bideak emateko. “Baliagarri izan behar zaie pentsatzeko: ‘Berdin, saihetseko irakurketa horrekin, gogoeta sakonagoa eraman behar dugu politika publikoetako alor batzuetan'”.

Artifizializazioa

Lur funtsen erabilpenari buruzko datu adierazgarri bat dakar datu irudiak. 2009 eta 2015 artean betoiztatu eremuak: 1.226 hektarea. Virginie Boillet geografoa datuen azterketaz arduratzen da Audapen, eta dio eraiki aitzin lur horiek pentzeak zirela. “Oro har, urbanizatuak diren eremuen %90, pentzeak ziren lehenago”. Emendatu den joera dela aitortu du. 2020ko datuak berriki eskuraturik, joerak segitzen duen so eginen dute.

Energia

Partaidetza berriak egin ditu hirigintza agentziak energia alorrean, Enedis enpresarekin, Arec, Eskualdeko Ingurumen eta Klima Azterketa Agentziarekin, Ademe erakundearekin. Haiek bidali datuak bildu eta gurutzatzen ditu. Energia kontsumoan, iaz, etxeek berotzeko zein energia iturri erabiltzen zuten ikusi dute. Zenbatek egurrarekin, zenbatek gasarekin edota argindarrarekin. “Hain segur, heldu den urtean aukera izanen dugu dinamika baten ikusteko”, adierazi du Reauk. “Egurrarekin ari diren etxe gehiago izanen direnetz, adibidez”.

Energia berriztagarrien ekoizpen heina ere nahi izan dute agerian eman. Eguzki tauletarik ekoitzi argindarrak %2 ordezkatzen du kontsumo orokorrean. “Ez da anitz, dugun energia kontsumoarekin alderatuta”, dio Boilletek. “Klima aldaketaren mehatxuarekin, hor ere ikusi beharko da, ondoko urteetan, berriztagarrien iturria garatu nahiko denez, hemen”, azpimarratu du Reauk.

Garraio moldeak

Ez da sorpresa: Ipar Euskal Herrian nagusitasun handiz jendeak autoa baliatzen du. Lana, bizi diren herritik kanpo duten herritarren %4k baizik ez dituzte garraio publikoak erabiltzen. “Ikusi beharko da ondoko urteetan garraio publikoen sarea indartzen bada, zenbaki hori emendatzen denez”, ondorioztatu du Reauk. Eremuko biztanleek autoarekin egunean egin kilometro kopurua metatuz, datu hau atera du agentziak: 69 aldiz lurraren itzuliaren heinekoa da. “Ikaragarria da”, dio Boilletek. “Banakako autoaren erabilpena handiegia da aise. Erakusten du badela hobetzeko tartea”.

Ekonomia

Langabe, enplegatu eta enpresa kopuruez gain, datu bat agerian eman du Audapek: biologikoan diren laborariak 474 dira. “Zenbaki gordina da. Nahi dugu ikusi bilakaera bat baden. Nork daki, heldu den urtean ikusteko 500 ekoizle izanen direla”, dio Reauk.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ikasle bat Hernaniko Langile ikastolan sartzen, gaur goizean ©Jon Urbe / FOKU

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan greban daude gaur

Irati Urdalleta Lete

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko. Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %43ren datuak dituztela, eta horietan irakasleen %38,6k egin dutela greba.

Lodosa Bizirik taldeko kideak, bi kaleren izenak euskaraz jarri eta gero. ©BERRIA

'Ahobizi' izan nahi, eta ezin

Itsaso Jauregi

Aurten ez da egingo Euskaraldia Lodosan, baina Lodosa Bizirik elkartekoek lanean jarraituko dute euskara normalizatzeko asmoz
Alternatibak atzo Gasteizen antolatutako mahai ingurua. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Ez gara arrisku bat: gu gaude arriskuan»

Edurne Begiristain

Alternatibak antolatuta, Espainiako trans legeari buruzko «gezurrak» ezeztatu dituzte mahai inguru batean. Mar Cambrollek esan du transek «subjektu aktiboak» izan behar dutela

Espainiako Polizia Gernikan (Bizkai), gaur, atxilotutako lagunarekin. ©EITB

Espainiako Poliziak gutxienez lagun bat atxilotu du Gernikan, «jihadismoa doktrinatzea» egotzita

Paulo Ostolaza

Auzitegi Nazionalak eman du atxiloketa agindua. Atxilotua aspaldidanik bizi zen Errenteria auzoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...