Energia

Sestaoko ACB itxita egongo da gutxienez hurrengo astera arte

Olaberriako Arcelorren tarteka ari dira lanean, argindarraren unean uneko prezioaren arabera.

ACB altzairutegia, Sestaon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2022ko martxoaren 14a
13:31
Entzun

Argindar garestiak bete-betean eragiten die hura asko kontsumitzen duten euskal enpresei, tartean altzairugileak. Horietako bat da Sestaoko ACB (Aceria Compacta de Bizkaia). Martxoaren 3an ireki zuten berriro, bi hilabeteko etenaren ondoren, baina labeek gutxi iraun dute piztuta. Joan den astean, ekoizpena eten zuen haren jabeak, Arcelor Mittal taldeak, eta horrela jarraituko du gutxienez datorren astera arte. Hilaren 23an neurtuko dute irekitzea merezi ote dien.

Langileak enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean geratuko dira berriro.

Arcelor Mittalek Euskal Herrian duen beste lantegi handian, Olaberrikoan (Gipuzkoa), tarteka egiten dute lan, argindarraren unean uneko prezioaren arabera. Garestien dagoenean orduetan jarduera txikitzen dute, eta ordu merkeagoetan, handitu.

Multinazionalak ekoizpena murriztu nahi duenean, Sestao da itzaltzen errazena, elektrikoa delako. Gainera, konpainiak dituen labe garaiak baino askoz gutxiago kutsatzen du. Egun, CO2 emisio bonua 98 euroan dago, garesti, eta argindarrarekin galtzen duen lehiakortasuna kutsadurarekin berreskuratzen du ACBk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.