Albistea entzun

Martxoaren 3ko sarraskia

Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde bat sortzeari atea ireki dio Espainiako Kongresuak

Kongresuko Mahaiak onartu egin du EH Bilduk eta ERCk egindako eskaria. «Ekintzen arduradunek izandako inplikazioa eta erantzukizuna» zein izan zen ikertzea eskatu dute, besteak beste.

Aurtengo manifestazioa, 1976ko martxoaren 3an hildako langileen irudiak buru dituela.
Aurtengo manifestazioa, 1976ko martxoaren 3an hildako langileen irudiak buru dituela. Raul Bogajo/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Unai Etxenausia -

2022ko martxoak 15

Espainiako Kongresuko Mahaiak onartu egin du 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde bat sortzea, eta orain Bozeramaileen Batzordeak erabakia eztabaidatu eta bozkatu beharko du. EH Bilduk eta ERCk egin zuten batzordea sortzeko proposamena. Besteak beste, bi alderdiek eskatu zuten sarraskiaren inguruko xehetasunak ematea, eta «ekintzen arduradunek izandako inplikazioa eta erantzukizuna» zein izan zen ikertzea eta ezagutaraztea.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak polizia jarduera horretan duen «ezagutza, inplikazioa eta erantzukizun maila» zein den jakin nahi dute bi alderdiek. Azkenik, heriotza guztiak argitzea, eta garai hartako ministroen erantzukizuna eta balizko inplikazioa zigortzea eskatu dute.

Antzeko beste kasu batzuetan ez bezala, Espainiako Kongresuak oraingoan ez dio betorik jarri ekinaldiari. Izan ere, duela hilabete pasatxo, Espainiako Kongresuak uko egin zion Martin Villaren agerraldi eskaerari: 1976ko martxoaren 3an Gasteizen edo 1978ko uztailaren 8an Iruñean izandako gertakarien erantzule politiko edo penala argitzeko eskatu zuten. Ezezkoaren arrazoia izan zen Martin Villa egun ez dela gobernuaren parte, eta ez dagoela erantzun zezakeen Ikerketa Batzorderik.

Senideek eskatu zuten

Martxoaren 3ko biktimen senideen elkarteak joan den astean egindako eskaera baten ondoren eman dute pausoa Madrilen. Espainiako Kongresuan beharrezko mekanismoak sortzea eskatu zuen elkarteak, gertakarien berri ematen duten testigantzak jasotzeko. Elkarteak «sarraskiaren errealitatea jasoko duen txosten bat» egitea eskatu zuen, eta botere karguak zituztenen erantzukizun politikoa zein izan zen argitzea: «Ezinbestekoa da egia ezagutzea eta erantzukizun politikoak eta penalak ezartzea».

1976ko martxoaren 3a gorriz idatzita dago Gasteizko eta herritarren memorian. Ia 46 urte pasatu dira Espainiako Poliziak Jose Castillo Garcia, Bienvenido Pereda Moral, Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente eta Pedro Maria Martinez Ocio erail zituenetik. 17 eta 32 urte bitarteko gazteak ziren. Gainera, ehunka pertsona zauritu zituzten Martxoaren 3ko sarraskian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manifestaziora deitzeko egindako agerraldia, apirilean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Torturaren biktimen aitortza eskatuko dute Iruñean

Iosu Alberdi

Manifestazioa 18:00etan abiatuko da, autobus geltokitik. Kultur arloko 200 norbanakok baino gehiagok babestu dute protesta
 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Amorrua eta pena dugu, altxor ekologiko bat galdu dugulako»

Joxerra Senar

Garesen eta Izarbeibar eskualdean oso une zailak bizi izan zituzten asteburuan. Behin sutea itzalita, basoen %90 galdu dituztela esan du Mendok, eta berriz landatzeko plan berezia eskatu du: «Suaren ondorioak orokorrak dira».

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Jon O. Urain

Astebete falta da erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizaziorako, eta hasieran iragarritakoak baino berrogei gehiago izango dira euskal herritarrek argiztatutako gailurrak.

Latasa Getaria, bere aurkako epaiketan. ©Auzitegi Nazionala

Gorenak atzera bota du Kubatiren eta Latasaren absoluzioa

Iosu Alberdi

Auzitegi Nazionalak absolbitu zituen, 1986ko atentatu batekin zerikusirik ez zutelakoan. Gorenak uste du ez zela «azalpen nahiko» eman.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...