Albistea entzun

KONPONBIDEARI BEGIRA

Euskal Herriko konponbide prozesuaz jardungo dute gaur Sorbona Unibertsitatean

17:00etatik 19:00etara ariko dira, 'Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago' izenburupean.

Jean Pierre Massias, Anaiz Funosas et Peio Ospital, 2016ko hitzaldi batean.
Jean Pierre Massias, Anaiz Funosas et Peio Ospital, 2016ko hitzaldi batean. / Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko martxoak 17 10:22

Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans apres (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) konferentzia antolatu du gaurko Parisen, Sorbona Unibertsitatean.

17:00etatik 19:00etara ariko dira gaiaz, eta aditu ugari mintzatuko dira: Caroline Guibet Lafaye Lisst zentroko ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea eta trantsiziozko zuzenbidean aditua; Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakaria; Thomas Lacoste Pays basque & liberté – Un long chemin vers la paix dokumentalaren zuzendaria; eta Teresa Larruzea Etxepare Euskal Institutuko irakurlea. Saioa Parisen izango da, aurrez aurre.

Ikusi gehiago: 'Konponbideari begira' webgune berezia

Jardunaldian aztergai izango dute 2011ko urrian ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik gaur egunera arte konponbide prozesuak izaniko bilakaera. Hain justu, hiru aste barru beteko dira bost urte ETAren armagabetzetik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Foro Sozialak gonbidatuta, «Memorien elkarrizketa» proiektuan parte hartu duten boluntarioak, Nafarroako Parlamentuan. ©Iñigo Uriz / FOKU

Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Ion Orzaiz

Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute.

Elkarrekin Herriarentzat talde politikoaren aurkezpena. ©/ Bob Edme

Etxelekuk Etxegarairengana joko du, taldearen sorrera gauzatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki

Gutuna bidaliko diote talde politikoaren sorrera formalizatzeko, eta abenduaren 10eko batzarrerako osatua izatea espero dute. «Kontra» joateko borondatea ukatu dute.

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...