Literatura

Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

'Hotza bazkatzen' poema bilduma Balez Zuria argitaletxeak kaleratuko du.

Izaskun Igoa. DONOSTIA KULTURA
mikel lizarralde
2022ko martxoaren 21a
12:01
Entzun

Izaskun Igoaren (Ziga, Nafarroa, 1995) Hotza bazkatzen poema bildumak irabazi du idazle gazteentzako Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa, eta, horrenbestez, 1.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du, bai eta Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bestalde, Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du idazlan saritua, eta Igoak bere poemak errezitatuko ditu ekainean, Donostian egingo den Poesia eta Pentsamendua zikloan.

Epaimahaikideen arabera, Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. «Gorputzari uko egin gabe», haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du, «orekari eutsiz eta hunkigarri izanez». Egilearen sen poetikoa nabarmendu dute, eta han-hemenka erreferentziak erabili izana, omenaldi modura.

2020an Igoak aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako 30. Euskarazko Literatur Lehiaketan. 2019az geroztik, Ttipi Ttapa aldizkarian aritzen da kolaboratzaile gisa.

Poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko bokazioarekin sortu zuten Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak Donostia Kultura Poesia Lehiaketa. 2018an, Esti Martinez Diaz de Zeriok irabazi zuen saria, Azalberritze bat-ekin. Bigarrena 2019an egin zen, eta Gorka Salcesek eskuratu zuen, Iraganaren izterrakobrarekin; finalista izandako Elena Olaberen Zeldak poema iburua ere kaleratu zuen argitaletxeak. 2020an, Lizar Begoñak lortu zuen, Aro beilegiapoema liburuarekin, Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketaren saria. Azkenik, 2021eko irabazlea Maialen Berasategi Catalan izan zen, BERRIAren euskara taldeko zuzentzaile eta itzultzailea; Eskuan beti zerbaitliburuan bildu zituen hainbat poema.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.