Osasuna

Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdien itxiera salatzeko mobilizazio gehiago iragarri dituzte

Ospitaleko enpresa batzordeak elkarretaratzera deitu du biharko, Txagorritxuko larrialdi zerbitzu berriaren aurrean. Apirilaren 1erako eta 8rako ere deitu dute  protestara.

Santiago ospitaleko larrialdiak ixtearen aurkako protesta bat. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
edurne begiristain
2022ko martxoaren 24a
11:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Otsailaren 2an itxi zituzten Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdiak, Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatzeko. Orduz geroztik, premiazko arreta aurrez aurre jaso nahi duten herritar guztiek bertara jo behar dute. Santiago ospitaleko enpresa batzordeak ez du bat egiten erabaki horrekin, uste baitu larrialdiak ixteak osasun publikoan «murrizketa asistentzialak» eragiten dituela. Hala, mobilizatzen jarraitzeko erabakia hartu du, eta bihar elkarretaratzera deitu du Txagorritxuko larrialdi zerbitzu berriaren atarian, 13:00etan. Apirilaren 1erako eta 8rako ere deitu du protestara. Egungo egoera salatu eta Santiagoko larrialdiak berriro irekitzeko eskatuko du mobilizazioekin.p>

Ikusi gehiago:Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute eragileek

<p>Ohar batean gogora ekarri du herritarrak eta Arabako ESIko profesionalak ere larrialdiak ixtearen aurka daudela, protesta ugari egin direla eta horren isla dela abiatutako sinadura bilketa ere. Santiagoko larrialdi zerbitzua itxi zenetik hilabete eta erdi igarota, enpresa batzordeak iritzi dio «masifikatu» egin direla beste larrialdi zerbitzu batzuk, pazienteen egonaldiak luzatu direla eta profesionalak «estres egoeran» daudela, espazio berrira eta eskakizun berrietara egokitu ezinik. Enpresa batzordeak uste du arta murrizketa bikoitza ematen ari dela: batetik, larrialdietako zerbitzua kendu zaielako herritar askori, eta, bestetik, Txagorritxuko larrialdi berrietan ez delako langile nahikorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.