Albistea entzun

Hezkuntza

Hezkuntza itunak «sistema duala betikotuko» duela salatu dute

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak protesta egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, eta salatu du hezkuntza itunak ez duela publikoaren aldeko apustua egiten. Hezkuntza itunari oniritzia emango diote gaur legebiltzarreko batzordean.

Plataformak gaur goizean egin duen elkarretaratzea
Plataformak gaur goizean egin duen elkarretaratzea Euskal Eskola Publikoaz Harro Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko martxoak 28

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak hezkuntza itunaren aurkako protestara deitu du gaur goizean Eusko Legebiltzarraren parean. Dozenaka lagunek bat egin dute elkarretaratzearekin, Akordio hau ez da hezkuntza publikoak behar duena lelopean. Izan ere, gaur onetsiko dute akordioa Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean; azken aurreko urratsa izango da testua behin betiko onartua geratu aurretik.

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du hezkuntza itunak sare pribatuaren alde eta publikoaren aurka egiten duela. «Entzundako hitzez aparte, ez dago idatzizko aipamenik eskola publikoa ardatz izango dela adierazten duena», adierazi dute. Kontrara, itunak «sistema duala betikotiko» duela gaitzetsi dute. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza ituna oinarri gisa hartuko du lege berria ontzeko, baina plataformak ohartarazi du legearen abiapuntua «Euskal Hezkuntza zerbitzu publikoa» izango dela, eta kontzeptu horrek ikastetxe bakoitzaren titulartasuna lausotzen duela: «Bi sareen sistema diskriminatzailea ez da gaindituko euskal hezkuntza zerbitzu publikoaren parte izanik eta baldintza batzuk betez». Halaber, salatu dute lege berriak sare pribatuaren finantzaketa handituko duela: «Ikastetxe pribatuei diru gehiago emango zaie, orain arte bete ez dutena bete dezaten».

Ez dituzte sinesgarritzat jotzen eskola segregazioaren aurka jasotako neurriak ere. Udal matrikulazio bulegoekin, aurrerantzean ere ikastetxe pribatuek familiek «filtratzeko» aukera izango dutela uste dute, besteak beste. Euskarari dagokionez, berriz, «atzerapauso nabarmena» dagoela kritikatu dute. «Murgiltze eredua bertan behera geratu daiteke, ikastetxe bakoitzaren esku uzten baita hizkuntza proiektua sortzea, eta, ondorioz, zenbat ikasgai emango diren euskaraz, gazteleraz zein ingelesez». Irizpide nagusia «ingurune soziolinguistikoa» izatea «arriskutsua» dela ohartarazi dute, era berean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegia, artxiboko irudi batean. ©EFE

Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena hizpide 'Kinka' podcastean

Julen Otaegi Leonet

'Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari' atala estreinatu berri du BERRIAren 'Kinka' podcastak. Atzo bete ziren hiru urte ezbeharra jazo zenetik; orain artekoak eta geratzen direnak bildu ditu bertan.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Ahalduntze tailerretan hainbat tresna lortzen dira»

Isabel Jaurena

Ahalduntze tailerrek emakumeengan eragina dutela ondorioztatu du ikerketa batek. Aldaketa nabarmenenak osasun arloan, bikote harremanetan eta norbere autoestimuan gertatzen dira.
Andrea Fernandez PSOEko Berdintasun idazkaria eta Patxi Lopez bozeramailea, atzo, Kongresuan. ©DANIEL GONZALEZ / EFE

Sexu erasoen zigorrak igo nahi ditu PSOEk bortxa edo larderia dagoen kasuetan

Maite Asensio Lozano

Sozialistek beren kabuz aurkeztu dute 'soilik baietz da baietz' legea aldatzeko proposamena Kongresuan. Zigor tarteak moldatuko dituzte, abusu delitua berreskuratu gabe

Herrian Bizi plataformako kideak, atzo, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatuko dira apirilaren 1ean Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

Herrian Bizi plataformak legean, administrazioan eta zerga sisteman eragin nahi du. 2021eko azaroan, 8.000 pertsona elkartu ziren

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.