Hezkuntza sistema aldatzeko, ikasleria martxan lelopean atera dira kalera Hego Euskal Herriko ikasleak, Ikasleria Martxan antolakundeak deituta. Ikamak mobilizazioak antolatu ditu Bilbon, Gasteizen, Amurrion (Araba), Iruñean, Bergaran (Gipuzkoa) eta Donostian, eta, besteak beste, hezkuntza sistema «errotik» aldatzeko eta «euskal eskola herritar eta burujabea» sortzeko eskatu dute. Bilboko eta Iruñeko manifestazioak hasi aurretik, Poliziak bederatzi lagun identifikatu ditu.
ð;Â;ŸÂ—£ï¸;Â; "Gora ikasleon borroka" oihu artean hasi da mobilizazioa.@berriapic.twitter.com/aBWhbCU3iS
— Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) March 29, 2022
Ikasleak «nazkatuta» daudela adierazi du antolakundeak, eta hainbat gauza salatu dituzte manifestazioetan: gaur egungo krisia, hezkuntza sistemaren egoera, hezkuntzaren «prekarizazioa», ikasleek hezkuntzan jasaten duten kontrola eta pandemiaren ondorio psikosozialak .
Ez hezkuntza sistema bakarrik, «sistema osoa» aldatu behar dela uste du Ikamak. Izan ere, adierazi duenez, gaur egungo hezkuntza eredua «zaharkitua» dago, eta «kapitalismoaren makineria olioztatu» baino ez du egiten, ikasleen garapen integrala erdigunetik kanpo utzita. Horrela, hezkuntza sistemak «negozio» izateari uzteko, Ikamak «ezinbestekotzat» jo du ikasleek mobilizatzen jarraitzea.
Ehunka ikasle atera dira kalera hezkuntza sistema "errotik" aldatzeko eskatzeko. @berriapic.twitter.com/anx866ulkc
— Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) March 29, 2022
Donostian, ehunka ikasle atera dira kalera hezkuntza sistemaren eta gaur egungo egoeraren kontra borrokatzeko. Manifestazioarekin batera, beste ekintza batzuk ere egin dituzte, ikasleen egoera irudikatzeko asmoz. Parte Zaharrean, esaterako, antzerki bat egin dute Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriko hezkuntza sistema kontrolatzen dutela salatzeko. Bulebarrean, berriz, performance bat egin dute, indarrean dagoen sistemak ikasleengan dituen ondorioak irudikatzeko. Horrela, salatu dute hezkuntza ereduak ikasleak «isilik eta geldi» egotera behartzen dituela, eta etorkizunean «langile esklabo» izateko prestatzen.
Gaur egungo hezkuntza sistemak ikasleengan eragiten dituen ondorioak irudikatzeko performance bat egin dute Bulebarrean.@berriapic.twitter.com/z1k9lQSSGF
— Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) March 29, 2022
Mobilizazioa Bulebarrean amaitu dute, txalo artean, eta, ondoren, zenbait gaztek arrautzak bota dituzte Itsas Komandantziara, eta eraikina gorriz eta horiz margotu dute. Antolakundearen arabera, eraikina Espainiako «indar militar okupatzaileen» sinbolo da, eta, horrekin batera, Espainiako Estatuaren «zapalkuntza» irudikatzen du.