Albistea entzun

Hitzarmen ekonomikoa

Aurrera atera da Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma

Nafarroak bere gain hartuko du Google eta Tobin tasen eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa. Geroa Bai eta EH Bildu abstenitu egin dira, etorkizunean egozpen indizearen aldaketa bat parlamentuaren kontrolpetik atera daitekeelako.

Geroa Bai, Navarra Sumako harmailetara zuzenduz eta hari begira, beste aldean, PSNko parlamentariak eta Maria Txibite zein Javier Remirez lehendakari eta lehendakariordea
Geroa Bai, Navarra Sumako harmailetara zuzenduz eta hari begira, beste aldean, PSNko parlamentariak eta Maria Txibite zein Javier Remirez lehendakari eta lehendakariordea Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2022ko apirilak 1

Hiru hilabete iraun du korapiloak. Duela hiru aste Navarra Sumak aldeko botoa iragarri ondotik, onartu da parlamentuan abenduaren 20an Espainiako eta Nafarroako gobernuek Hitzarmen Ekonomikoaren legeari egindako azken aldaketa. 34 boto alde izan ditu —tartean, Navarra Suma, PSN, Ahal Dugu eta Ezkerra—. Bi koalizio abertzaleak abstenitu egin dira, uste baitute etorkizunean inputazio egozpen indizea aldatuz gero parlamentuaren erabaki ahalmena galdu egingo dela.

Akordioaren mami nagusiarekin ez da egon inongo arazorik. Akordio horren arabera, Nafarroak bere gain hartuko du Google tasaren, Tobin Tasaren eta merkataritza elektronikoko BEZaren bilketa. Gainera, merkataritza elektronikoaren kasuan ere, Nafarroaren eta estatuaren arteko diru mugimenduak doitu egingo dira, eta, horretarako, Nafarroako kontsumoaren ehuneko erlatiboa hartuko da aintzat. Beste hainbat aldaketa ere sartu dira, hala nola zerga ikuskaritza hobetzea edo bi administrazioen arteko koordinazioa sendotzea.

Parlamentuaren eskumenetik at

Haatik, legearen 67 artikuluari egindako aldaketak sortu du kalapita politikoa hiru hilabeteotan. Bi gobernuen arteko koordinazio batzordearen eskumenak zehazten ditu artikuluak. Horien artean dago ekarpena kalkulatzeko negoziazioa. Orain, proposatutako aldaketan, gehitu dute ekarpena kalkulatzeko aldagai bat gehiago dela egozpen indizea. 1990etik indize hori ez da aldatu: %1,6 da, eta Espainiako BPGarekiko Nafarroaren errentaren pisua neurtzen du.

Duela hiru hilabete egin bezala, EH Bilduk eta Geroa Baik salatu dute etorkizunean egozpen indizea aldatzeko eskumena koordinazio batzordearen eskuetan geratuko dela osorik, eta Uxue Barkosek eta Adolfo Araizek aurpegiratu diote PSNri ez dela saiatu erreforma aho batez onartzen. Biek proposatzen zuten 67. artikulua lehen zegoen bezala uztea; hots, egozpen indizeari buruzko aipamen oro kentzea. Hiru hilabeteotan jarrera aldatu ez izana kritikatu diete Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseialariari eta PSNri. «Aho batez onartua izateko aukera historikoa galdu duzue», esan du Barkosek. Araizen arabera, erreformaren %99,99an ados zeuden, baina, %0,01 horri begira, arazoa ez da «kuantitatiboa, kualitatiboa baizik».

«Legerik garrantzitsuena»

Bere hitzaldian, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gogorarazi du 1990eko Hitzarmen Ekonomikoa urteotan sei aldiz aldatu dela eta Nafarroako «legerik garrantzitsuena» dela. Haren esanetan, hiru hilabeteotan eskua luzatu diete abenduan zalantzak agertu zituztenei. «Eskua luzatua dugu oraindik ere». Haren esanetan, hilabeteotan talde bakoitzarekin «hiru aldiz» elkartu dira, eta beharrezko informazio eta argibide guztiak eman dizkiete. Gainera, Espainiaren zorrak Nafarroako ekarpenean duen eta etorkizunean izan dezakeen eraginari buruzko azterketa bat egitekotan geratu dira.

Haatik, abenduaren 23az geroztik, egiazki, Navarra Sumaren jarrera baino ez da aldatu. Abenduko zalantzak desagertu zaizkio, eta erasora jo du Javier Esparza eledunak. Haren esanetan, PSNri «oihala begietatik erori zaio» eta ohartu da Geroa Baik eta EH Bilduk «proiektu independentista» dutela. «Independentismoak galdu egin du, eta Nafarroa foral eta espainiarrak irabazi».

PSNk eskertu dio tonu aldaketa Navarra Sumako eledunari, baina gogorarazi dio jarrera «eraikitzaile» horren beraren falta sumatzen duela beste gai batzuetan.

PSN eta Navarra Suma

Geroa Baiko Uxue Barkosen arabera, hiru hilabeteotan gobernuak ez du komarik aldatu, eta Maria Txibiteri aurpegiratu dio ez dela gai izan elkarrizketa bideratu eta akordioa bilatzeko. PSNren eta Navarra Sumaren arteko gerturatzeari egotzi dio jarrera aldaketa. Lan erreformaren negoziazioarekin lotu du akordioa, eta gogora ekarri du otsailaren 3an Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanerok itun hura zapuztu bazuten ere ildo beretik lanean jarraitzeko borondatea agertu zuela Esparzak.

Hain zuzen ere Navarra Sumak egotzi dio Geroa Bairi Hitzarmen Ekonomikoa Kontzertuarekin berdintzen saiatu dela, eta Barkosek erantzun dio «alderantziz» dela, Eusko Legebiltzarrak ez baitu eskumenik halako akordioak berresteko. Nabarmendu du eskumen horrek parlamentuaren eskuetan geratu beharko lukeela, eta, hamarkadotan izandako aurrekariak gogoratuta, etorkizunerako arriskutsutzat jo du aldaketa, ekarpenaren negoziazioaren testuinguruan Madrilgo gobernu batek hori presio neurri gisa erabil dezakeelako eta Nafarroaren posizioa «ahuldu».

«Atzerapausoa da»

EH Bilduko Adolfo Araizen arabera, «atzerapauso bat» da egozpen indizea aldatzeko aukera koordinazio batzordearen eskuetan uztea. PSNri egotzi dio ez dela saiatu aho batez onar zedin aldaketa, eta «bertigoa eman» diola 67. artikulua lehenegoratuta Madrilen atean berriro jotzeak. Hala, PSNk hilabeteotan planteatutako bilera sorta «gezur hutsa» izan dela adierazi du, azalpen guztiak emanagatik ez dutelako jarrera aldatu: «Ez da izan elkarrizketa bat, euren proposamena irentsarazteko ahalegina baizik».

Ahal Dugu-ko Mikel Builek azpimarratu du hiru hilabeteotan euren posizioa ez dela aldatu, eta zerga arloan Nafarroan bere gain hartu dituen eskumenak onuragarriak direla deritzo. Ezkerrako Marisa de Simonek nabarmendu du ere eurek hasieratik izan dutela erreformaren edukiaren aldeko jarrera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute
Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria Maria Jesus Montero Ogasun ministroari begira. ©Iñigo Uriz / Foku

Estatuak 138 milioi itzuliko dizkio Nafarroari abenduan

Joxerra Senar

Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordean Madrilek eta Iruñeak 2020rako 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute, eta aurreko bi urteetako likidazioa Nafarroaren aldekoa da; aurtengoa ere «aldekoa» izatea espero da

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.