Musika

Egun bat gehiago izango du Donostiako 57. Jazzaldiak

Uztailaren 20tik 25era egingo dute jaialdia. Mulatu Astatkeren kontzertua gehitu diote egitarauari, eta Simple Mindsen kontzertua uztailaren 20ra aurreratu dute.  

Mulatu Astatke musikaria lehen aldiz ariko da Donostiako jaialdian. ALEXIS MARYON / DONOSTIAKO JAZZALDIA
2022ko apirilaren 4a
12:03
Entzun

Egun bat gehiago hartuko du Donostiako 57. Jazzaldiak, jaialdiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala, uztailaren 20tik 25era bitarte egingo dute festibala. Simple Minds taldearen emanaldia uztailaren 21erako zuten iragarria, baina egun bat aurreratu, eta 20an izango da, 21:30ean, Zurriolako hondartzako agertokian. Kontzertu horrek emango dio hasiera aurtengo programazioari.

Izen berri bat batu zaio, gainera, egitarauari: Mulatu Astatke bibrafonista eta perkusionista etiopiarrak lehen aldiz joko du Donostiako Jazzaldian. Zurriolako hondartzako agertokian arituko da Ethio-Jazzaren aitatzat jotakoa ere, uztailaren 21ean, 20:45ean.

Horiez gain, beste hainbat kontzertu iragarri ditu dagoeneko festibalak. Horien artean dira Curtis Harding soul kantariarena, Monophonics soul, funk eta rock psikodelikoko taldearena, Christone Kingfish Ingram blues gitarristarena, This is The Kit Kate Stablesek indie-folk kantariaren proiektuarena eta Vintage Trouble soul eta rock-and-roll laukotearena, baita Pillow Queens laukotearena eta Leon Benavente taldearena ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.